Teknologia albisteak

UEU-GARATU 03-04

Erabiltzailearen aurpegia
Alberto De Abajo Gonzalez - Udako Euskal Unibertsitatea
2003-09-24 : 10:09

Inoizko beranduen, baina irten da GARATU plangintzaren 03-04 ikasturterako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskaintza.UEUk, aurten ere, badauka zer eskaini irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleei.

Urteak dira, 1997tik, zehazki, Udako Euskal Unibertsitateak GARATU plangintzan ikastaroak eskaintzen dituena. Beti ere, UEU garatzen darabilen Euskal Curriculumaren oinarripean. Aurton, Hezkuntza Sailak ontzat jo dituen ikastaroak hauek dira:

  • Gaitasun komunikatiboa garatzeko testu tipologien erabilera ( Bilbo / Gasteiz / Donostia )
  • Euskal Herriko Historia ( Donostia )
  • Irratia eskolan internetez baliatuta ( Bilbo )
  • XX. Mendeko euskal literatura eta literatura garaikidea ( Bilbo )
  • Euskal Gazte Literatura ( Bilbo )
  • Zientzia eta Teknologiarako euskara-ikastaroa ( Bilbo )
  • Nola landu emozioak Haur eta Lehen Hezkuntzako gelan? ( Eibar )
  • Europar dimentsioa Gizarte Zientzietako curriculumean ( Donostia )

Esteka hauetan agertuko zaizkizue UEUk eskaintzen dituen ikastaroen zehaztasun guztiak. Eta hauek hartu kontutan, ez, ordea, Hezkuntza Sailaren Prestakuntza zerbitzuak inplementatu dituen ikastaroak, GARATU 03-04. Hizkuntza arazoak medio ez baitituzte ikastaroen ezaugarri oro islatu.

Egitarau interesgarriak, irakasle kualifikatuak, gaurkotasun handiko gaiak,....

UEUren prestakuntza iraunkorraz zer edo zer argitu nahi baduzu, ba... hemen gaituzu

Beste barik,

Alberto De Abajo Gonzalez (UEUren idazkaritza)

Erantzun

Sartu