Ordenagailu erabiltzaile zenbaitek auzitara eraman dituzte Apple, Dell, Gateway, HP, IBM, Sharp, Sony eta Toshiba. Haiek diotenez, ordenagailu egileek puztu egiten dute publizitatean disko gogorren benetako ahalmena.
Los Angelesko (AEB) lau hiritarrek jarri zuten salaketa joan den astean goian aipaturiko ordenagailu egileen aurka, hauen publizitateak engainatu egiten duelakoan.
Salaketak dio enpresa handi hauen publizitateak azaltzen duela disko gogorren ahalmena hamarreko sisteman, nahiz eta ordenagailuak berak sistema bitarrean irakurri eta idazten duen informazioa diskoetara.
Hori dela eta, diote salatzaileek, erosten denean 20 Gb.eko disko gogor bat, benetan erosten da 18,6 Gb.koa. Horra hor engainua: erabiltzaileak azkenean erosten du uste baino ordenagailu apalagoa, baina ez merkeagoa horregatik.
Salatzaileek eskatzen diete epaileei debeka ditzatela marketin praktika oker hauek, agindu diezaietela ordenagailu egileei aitortzeko publikoan egindakoa, itzul diezaietela gaizki saldutakoa eta ordaintzea auziaren gastuak.
Erantzun
Sartu