Teknologia albisteak

Software librea. Jardunaldia eta Erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2003-09-23 : 10:09

Gipuzkoako Bazkundeak antolaturik Software Librea eta Menpekotasun Teknologikoaren inguruko hitzaldiak izango dira Donostian. Hitzaldien osagarri gisa, alorreko enpresek software libre edota kode irekiko softwareaz eginiko lanen erakustaldia egingo da. Sarrera doakoa izango da.

Urriaren 7an Donostiako Aranzazu hotelean, Menpekotasun teknologikoa, Software librea eta Kode Irekiko Softwarea izeneko Jardunaldia eta Software erakusketa egingo da.

Jardunaldiaren aurkezpenak dioenaren arabera, jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

Zertan datza kode irekiko sofwarea? Gauza bera al da kode irekiko softwarea eta software librea? Software librea doako softwarearen baliokidea al da? Nire enpresak dirua aurreztuko al du software librearen irtenbideetara joaz? Linuxa puri-purian dagoen hitza al da, besterik gabe, teknologia berrien alorrean? Horiek eta beste galdera batzuk sortzen dira Informazioaren Teknologien alorrean. Mundu osoko enpresa eta erakunde anitzetako sistema mintegiek software eredu berri honi buruz hausnarketa egiten dute. Komunikabideen bidez zabaltzen den eztabaida da eta azterketa serio eta zehatza eskatzen duena enpresa mailako jardueran duen eragina ikustearren.

Hitzaldien osagarri gisa, alorreko enpresek software libre edota kode irekiko softwareaz eginiko lanen erakustaldia egingo da. Sarrera doakoa izango da.

Sarrera doakoa da

Informazioa eta inskripzioak hemen

Argibide gehiago: 943.272.100 telefonoan

Erantzun

Sartu