Teknologia berrietan euskara sustatzeko dirulaguntzak
2003-09-19 13:09
Honako hauek sustatuko dira:
- Euskararen ondarearen informazioa digitalizatu eta zabaltzeko egitasmoak: (90.000 euro).
- Aisialdirako ekoizkinak: euskarazko CD-Romak, bideo-jokoak, ordenagailu bidezko jokoak... (135.000 euro).
- Interneten bidez euskarazko zerbitzuak, baliabideak eta produktuak eta edukiak gizartera zabaltzeko egitasmoak (225.000 euro)
- Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko proiektuak (225.000 euro)
- Softwarea euskarara lokalizatzea edota euskaraz sortzea (225.000 euro)
Eskaera egiteko baldintzen artean honako hau: proiektuaren edukiak osorik euskaraz egongo dira Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak betez.
Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago eskuratzeko edo inprimakiak lortzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian duzue informazio osoa.
Erantzunak kargatzen...