Teknologia albisteak

SGAE irabazle ditxosozko kanonari esker

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - sustatu
2003-09-19 : 10:09

Piratek ustez sortzen duten zuloa tapatzea zen kontua, baina SGAEk, kanon horrekin, zuloa tapatu eta mendia ere egiten du. 4.975.359 euroko irabazia izango du. Noski, hau dena, bakarrik 2004. urtean.

Jakin badakizue irailaren batetik CDak erosten badituzue %35eko gainkostua ordaindu beharra dagoela. Hau lehen ere esana zegoen weblog honetan. Itxuraz, pirateriak autore eta editoreei sortzen zien kaltea ordaintzeko zen. Horraino, alde daudenak eta kontra daudenak ere egongo dira, baina orain, kanon horrekin irabaziak handitzea...

Report BSA - Understanding & Solutions enpresak 80 minutuko CDekin egindako egindako ikerketaren arabera, Kanon-etan bakarrik 54.614.000 euro jasoko ditu SGAEk hurrengo urtean. Noski, ez dago diferentziarik, pagatzerako orduan, audioa, datuak, bideoa edo bestelakoa izan erabilpena. Erabilpena kontuan izan gabe ordaindu beharko da.

Musika CDetatik ateratako diruaren banaketa horrela geratuko da:

  • Autores-ek (SGAE): 50 % 16.512.035
  • Artistek: 25 % 8.256.018
  • Produktoreek: 25 % 8.256.018
  • Denera: 100 % 33.024.070

Elkarte pribatu honek mahatsa egingo du 2004. urtean. Beraz, ikusteko dago pirateriaren kontra hartutako neurri honekin galdu edo irabazi egingo duten Disko etxe, produktore, SGAE eta abarrek.

Erantzun

Sartu