Itoizko urtegia: erresistentzia Artozkin
Irati bailarako (Nafarroa) beste herri bat betiko desagertzeko zorian dago. Artozkiko bizilagunek gaur, irailak 15, dute herria uzteko azken eguna. Itoizko solidarioak taldeak erresistentziarako deia egin du, herria bota ez dezaten.
Gaur goizean tentsio uneak bizi izan dira. Auzokideak amorrazioak eta ezintasunak jota zeuden, eta bi etxe sutan ikusi ditugu.
Bizilagun batzuk Artozkin gelditzea erabaki dute. Itoizko Solidarioak taldeak ere tinko defendituko du herria, lehenago Itoitzen egin zuen moduan.
Talde honek elkartasuna adierazi nahi die Artozkiko bizilagunei, eta dei egin du jendea herrian bertan bil dadin txikizioa eragozteko. Irati eta herriak bizirik! Urtegirik ez!
Itoizekiko elkartasun taldearekin harremanetan jartzeko, sositoiz@sindominio.net
Erantzunak kargatzen...