Teknologia albisteak

Komunikazioaren Gidaliburuan agertzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2003-09-16 : 11:09

Eusko Jaurlaritza hasi da prestatzen datorren urteko Komunikazioaren Gidaliburua. Ale horretan agertu nahi duenak bere erakundearen informazioa bidali beharko du urriaren 15a baino lehen.

Datorren urtearen hasieran argitaratuko du Komunikazioaren Gidaliburua Eusko Jaurlaritzaren Prentsa eta Komunikazio Idazkaritzak. Hor agertu nahi duen erakundeak bidali beharko ditu datuak urriaren 15a baino lehen, eta horretarako hiru aukera ditu:

  • Telefonoa: 945 01 80 56 / 58
  • Faxa: 945 01 78 34
  • E-maila: docu_lehend@ej-gv.es

Eman beharreko informazioa, berriz, hauxe: enpresa edo erakundearen izena, helbidea, arduradunak, telefonoak, faxak, helbide elektronikoak... Hori guztia Joseba Garcia Bengoetxeari bidali, bera baita Prentsa eta Komunikazio idazkari nagusia Lehendakaritzan. Egun hauetan gutun bat bidali die orain arte gidaliburuan agertu diren guztiei, datuak berrizteko eskatzen ziela.

Komunikazioaren Gidaliburua

Gidaliburu honek zabalkunde handia du, EAEko enpresa eta erakunde askotan banatzen baita. Komunikazio enpresetan ere, izugarri erabiltzen da. Peperezko edizioak badu parekorik sarean, hemen, baina, egia esan, nik ezin izan dut ezer aurkitu, beharbada mac ordenagailua daukadalako.

Iaz atera genuen artikulu bat Sustatun iazko edizioaren inguruan, eta eztabaida sortu zen, argitalpen digitalen atalean bost argitalpen baino ez baitziren agertzen, oso gutxi, eta euskarazkorik, apenas.

Beraz, oraintxe da garaia euskarazko enpresa, erakunde eta argitalpen digitalak dagokien tokian ager daitezen.

Erantzun

Sartu