Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskonews & Media, berrikuntzak 5 urteren buruan

euskonews - euskonews
2003-09-12 14:09

Lehenik eta behin, diseinu berria dugu, xumea, erabiltzeko erraza eta irakurlea aintzat hartzen duena.

Bestalde, bilaketak burutzeko tresnak hobetu ditugu. Horretarako, aldizkarian Informazioa Berreskuratzeko Sistema eratu da (IBS). Sistema honi esker, oso bilaketa ezberdinak gauzatu daitezke, esaterako: artikuluaren izenburua,—honek izan ditzakeen edozein hitz bilatuz—, egilea, aldizkariaren saila, hizkuntza edota deskriptore onomastikoak, toponimikoak eta erakundeenak. Horrez gain, testu osoa ere bila daiteke, eta gainera kontsulta bateratuak eta kontsulta bereziak ere egin ditzakegu operadoreak eta laguntza tresnak erabiliz.

Azkenik, Elkarrizketa, Gaiak eta Kosmopolita sailetan eskaintzen diren edukinak, webgunean bertan eta deskargarik egin gabe entzuteko aukera eman nahi izan dugu.

www.euskonews.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu