Teknologia albisteak

Pentagonoak bala "ekologikoak" ekoiztu nahi ditu

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-09-15 : 10:09

Pentagonoa milioika dolare inbertitzen ari da Estatu Batuetako Armadak bala ekologikoak izan ditzan. The Independent egunkariak dioenez, bala horiek berun gabekoak izango lirateke eta ez lukete ingurumena kutsatuko.

Beruna arazo

AEBetako Armadako ingurumen saileko bozeramaileak, Bob DiMichelek, adierazi duenez, gaur egungo balak erabiliz, "azkenean beti ordaindu behar zaio norbaiti beruna garbitzearen truke".

Dagoeneko ia bost milioi dolare inbertitu ditu Pentagonoak. Munduko munizio ekoizle handiena, Alliant, arduratuko da kutsagarria den aipatu metal gabeko balak egiteaz. Alliant enpresa Minnesotan dago.

Ekologikoa, eta aldi berean, hiltzailea

The Indenpedent egunkarian jasotzen denez, DiMichelen esanetan, helburua da bala mota bat lortzea, "hil zaitzakeena edo jomuga baten aurka tirokatu daitekeena, eta aldi berean, ingurumenerako arriskutsua ez dena. Munizio berde batetaz ari gara, pistolentzako, errifleentzako eta metrailadoreentzako".

Bestalde, Alliant-eko presidenteordeak adierazi duenez, zailagoa da bala onak berun gabe ekoiztea. Arazoa da, metal hori gabe, egungoa bezain bala eraginkorra lortzea. Kutsagarria izan ez balitz, beruna hobezina litzateke, gaineratu du.

The Independet egunkarian albiste hau irakurri nahi izanez gero, ordaindu egin behar da. Hala ere, nahi duenak, beste webgune batzuetan ere izan dezake albiste honen berri. Esaterako, http://www.edie.net -en.

Erantzun

Sartu