Lehiaketarako hautatutako 31 lanen artean Martin Roseteren Iraultza lanak eraman du aurtengo Bidasoako film laburren Nazioarteko Zinemaldia. Sari gehiago ere izan ziren atzo Zambran egindako itxiera ekitaldian.
Lan ugari aurkeztu dira, 60 lanetik goiti Bidasoako Film Laburren 6. Zinemaldian. 31 hautatu ziren lehiaketarako, eta horietatik 7k eraman dute saria.
Epaimahaiak, halaber, Lola Herrera, Carme Elias eta Maria Isasi aktoreek egindako lana goraipatu du, aipamen berezia eginez.
Publikoak, aldiz, Toni Bestard zuzendariaren Bidaia lana saritu du.
Aurtengo Zinemaldia arrakastatsua izan da hagitz, bai bertan aurkeztu diren lanen kalitateagatik, baina baita publikoaren harreragatik ere.
Film sarituak ikusteko gogoz denak, azkeneko aukera izanen du datorren asteartean, irailaren 16an, Iruñako Saide-Olite zinemetan.
Erantzun
Sartu