Software librea euskaraz, "Navarparty" elkarketan
Nafarroan egiten den mota horretako lehenengo ekimena da Navarparty eta Nafarroako informatika zaleen bilgune izan nahi du. Nafarroako Informatika Erabiltzaileen Taldeak (ANUI) antolatu du eta Nafarroako Unibertsitatearen, Retena erakundearen, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren dirulaguntza jaso du ekimenak.
Jarduera ugari
Hitzaldiak, lehiaketak, tailerrak eta beste hainbat ekintza izango dira hiru egunetan zehar. Hitzaldien artean aipatzekoa da "Software Librea Euskaraz" izenekoa, euskaraz izango den bakarra. Horrez gain, NET, Mono, Linux, Itanium eta GNOME proiektuari buruzko hitzaldiak antolatu dituzte.
Diseinu grafikoa, musika diseinua, laburmetraiak, argazkien lanketa eta hacking-aren inguruko lehiaketak egingo dira, eta irabazleen artean 150 euroko balio-txartelak banatuko dituzte. Txartel horiekin material informatikoa erosteko aukera izango dute hainbat dendatan.
Navarpartyren webgunean duzue ekimen horri buruzko informazio gehiago.
Erantzunak kargatzen...