Irailaren 11ko ekintza: utzi liburu bat
"Irailaren 11n ekintza egingo dugu" dio Susa literatura argitaletxetik jaso dugun emailuak.
Interneten bolo bolo dabil deia. Irailaren 11n (osteguna) ekintza poetiko bat egiteko abisua eskutik eskura. Deialdi bat dago, liburu bat eskuan hartu, "ezezagun bati" eskaini eta kalera ateratzekoa. Ostean liburu hori toki publiko batean lagatzeko (tabernan, jatetxean, liburutegian, geltokian, parkean...).
Liburua topatzen duenak, sari bezala hartuko du. "Lagun ezezagun hori, eskuartean duzun liburu hau, ez da galdua izan, apropos lagatakoa izan da, zuk, aurkitu duzun horrek, irakur dezazun. Ekintza hau, munduan zehar burutzen ari garen zenbait ekintza poetikoren parte da. Zuk ere parte har dezakezu, beste libururen bat apropos lagata. Horrelako eskaintza bat idatzi liburuan eta toki publiko batean laga, besteren batek aurkituko du gero...".
Emailuak doan jaso ditzakezu posta elektroniko bidez. Ekintza honen berri ematen duena 87. emailua da, baina orain artekoak ere irakurri ditzakezu Susaren gunean.
Erantzunak kargatzen...