Juan San Martin Beka 2003
2003-09-17 11:09
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin ikerketa-beka sortu zuen 2001. urtean. 2003ko deialdian honako ikerketa esparruak sartzen dira: botanika eta mendizaletasuna.
Bekaren ezaugarriak:
- Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
- Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
- Beka honen diruzenbatekoa 9.015,18 euro izango da.
- Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
Dokumentazioa aurkezteko epea:
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2003ko irailaren 2tik 30era arte egongo da zabalik, biak barne.
Informazioa:
markeskoa@ueu.org
euskera.ei@eibar.net
Erantzunak kargatzen...