Teknologia albisteak

%126 igo da bi urtean interneterako sarbidea Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Abril
2003-09-10 : 15:09

Azken bi urteetan %126an hazi da etxean interneta dutenen kopurua Nafarroan. Oraindik, halere, etxeen %34,7an baino ez dago interneterako sarbidea Foru Erkidegoan.

Ia 66.000 etxetan dago internetera konektaturiko ordenagailuren bat, hirutik batean. Interneterako konexioa dutenen artean, %97,5ak erabiltzen du ordenagailua, eta guti dira sakeleko telefonoa (%3,6) edo telebista (%0,1) erabiltzen dutenak sarera sartzeko.

Ordenagailuak, baina, 102.000 dira. Nafarroako etxeen %53ak du, hortaz, ordenagailuren bat. Kopuru horiek Nafarroako Estatistika Institutuak egindako inkesta batetik ateratakoak dira, eta atzo Diario de Noticiasek zabaldu zituen Tarifa laua da hedatuen dagoena (%60,4), konexio normalarekin daude konektaturik %35,2a, eta bonoen bidez %4,2a.

Ikerketak sakeleko telefono kopurua ere zenbatu du. Nafarren erdiak pasatxo du sakelekoa, %54ak. Adin tarteka, gazteenak dira gehien dutenak (15-24 urte bitartekoen %88,9ak), 25-34 urte artekoen %81,3ak, eta 35-44 urte artekoen artean %64,4ak du.

Ikasleen artean dago hedatuen sakeleko telefonoa (%82,8), langileen %67ak eta gainerakoen artetik %31,9ak.

Erantzun

Sartu