Googlek bost urte bete ditu
Gaur egun, Google-k 80 hizkuntzatan funtzionatzen du eta hiru mila milioi webgune indexatu ditu. Horrela, webguneen arrakastaren "neurgailu" bihurtu da.
Bi ikaslek sortua
Bergey Brin eta Larry Page ikasleek landutako zerbitzu hau 1998ko irailaren 7an jarri zen martxan "komertzialki". Horretarako, inbertsiogile eta asmatzaileen lagun eta senideek milioi bat dolarreko ekarpena egin zuten.
Hasiera hartan, Googlen lau pertsonako lantaldea zegoen eta beren bilatzaile sistemaren bidez lan egiten zuten. Egunean 1000 galdera inguru maneiatzen zuten. Bilatzailea sortu zen Brin eta Page unibertsitatean lantzen zeuden ikerketaren ondorioz.
Bilatu
Hasiera batean, bi lagunek "BackRub" izenarekin batailatu zuten bilatzailea. Arrakasta izugarria izan zen. Herrialde batzuetan, aditz bihurtu zen "Google" izena. Pertsona askok "bilatu" hitzaren sinonimo bezala erabiltzen dute.
Erantzunak kargatzen...