ABC.ren filtrazioak
Bada, bost orriko PDF dokumentua goizean inprimatzen alferrik ibili gara, tamaina %50.era gutxitu arren beti arazo bera agertzen bait zitzaigun: Eskumako zutabeak testuaren erdia janda zeukan. Berdin titular mardulean eta sarrera-sumarioan ere.
Azkenean, 16:45ak aldera telefonoa hartu eta edizio elektroniko horretan lan egiten dutenekin berba egitea erabaki dugu.
Etzekiten deus
Eskerrak eman dizkigute eta arazoa konpontzeari ekin. Harrigarria baina inork ez die deitu. Inork ez, arratsaldeko 16:45.ak arte!
Albiste horren muinak interesik ez nonbait, ezta kazetariontzako ere. Eta ez da totxo soporifero teknokratiko bat... 5 folio dira!
Edo bestela zer esan nahi du horrek, ABC elektronikoak ez duela irakurlerik? Espainiarrek testu moztuak naturaltasunez irakurtzen dituztela? horrenbesterainoko alienazioaz jota ote daude?
Ez dut uste.
Jakinminik ez
Euskaldunon kontura makina bat tinta gastatzen dute Madrilen. Dirudienez hemengoa baino arazo larriagorik ez dute. Baina gero informatzeko jakinminik ez batere. Bost axola. Carod Rovirak gaur PPkoei leporatu diena akaso. Euskal Herriak eta Catalunyak, onerako eta txarrerako, bost axola diela.
Baina gero erreferenduma egitera bagoaz eurek ere bozkatu nahi... Eskatergorixa eurena dute eta!!
Erantzunak kargatzen...