Teknologia albisteak
2

HACK3ÑA Hackmeeting 2003 Iruña

Erabiltzailearen aurpegia
Txopi - Hackmeeting-eko antolatzaileetako bat
2003-09-09 : 11:09

Aurtengo Hackmeeting prestatzen ari gara. Aurten, Iruñean izango dela eta, hitzaldi batzuk euskaraz emango dira. Beste batzuk ingeleses (estatu batuetako lagun batzuk datozelako) eta gehienak gaztelaniaz. Ahalik eta gai gehien jorratu nahi ditugu eta agian zuk baduzu software libreari edo beste gai batzuri buruz zerbait esateko. Sortzazu zure/gure nodoa!

..:: hack your brain :: okupazazu zure burua ::..

  1. 1.0

..:: INTRO ::..

Mezu hau 2003ko hackmeeting-erako gonbidapena baino ez da. Ekintza/hedapena/lanerako deia eginez, eta guztion artean ekitaldi eta topaketa sare bat hedatzeko xedearekin. Telematika, Ziberespazioa, haktibismoa eta orohar dimentsio teknopolitikoak biltzen dituen asteburuan batuko direnak, hori da hain zuzen ere hackmeeting-a (HM).

Aurten aldaketatxo bat egin dugu eta call4papers ohikoaren ordez, call4nodes deitu diogu deialdiari, paper eta artikuluen ordez, hitzaldiak, tailerrak, mahainguruak, erakusketak, posterrak antolatu, bideratu, proposatzeko deia eginez. Guzti hoiek izango dira hm honetako nodoak.

Jakingo duzunez, hackmeetinga topagune partehartzaile bat izaten da, non ez den ematen antolatzaile/ikusle dikotomiari. Zu zeu partehartzaile zaren neurrian zara antolatzaile ere, eta ekitaldia bera, modu autogestionatu batean gauzatzen da. Hackmeetingean beraz, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, mahainguruak... egongo badira, aurkezleak, erakusleak, arduradunak, kordinatzaileak... beharko ditu.

Aurtengo hackmeetinga, etxe okupatuen mehatxuaren gerizpean ospatzen da. Bartzelonako Les Naus etxea arriskuan dago (Estatuko lehen hackmeetinga ezagutu zuen zentru okupatua), azken hackmeetinga burutu zen gunea ere indarrez itxi zuten, Madrileko Laboratorio

..:: NON ETA NOIZ ::..

Iruñea - Euskal Herria

Euskal Jai Gaztetxea

Urriak 24, 25 eta 26

http://sindominio.net/hackmeeting

NODOAK AURKEZTEKO BERANDUENEKO DATA: Urriak 10

..:: GAIAK ::..

Orain arteko hackmeetingetan horralako gaiak landu izan ditugu. Ez dira bakarrak, eta horregatik ikuspegi berriak behar ditugu, erakusteko dituzuen asmo hoien berri ukan nahi dugu, antolatzeko eta bideratzeko prest zaudeten eztabaida hoiek proposatzea eskatzen dugu. Elkartrukatu nahi dituzuen teknika hoiek plazaratu. Jakintza banatu.

  • Reality hacking
  • Copyleft
  • Copyrightaren aurreko defentsa
  • Wireless hiri sare autogestionatuak
  • Telematika eta (kontra)informazio alternatiboa
  • Zerbitzari autonomoak
  • Genevako WSIS gailurra (Informazioaren gizartearen nazioarteko gailurra)
  • Software librea: GNU/Linux, Debian, etab.
  • Bideoa
  • Hacktibismoa
  • Gobernuak sarean: LSSI, ziberkrimen legeak, enfopol, ...
  • Korporazoiak sarean: copyright, patenteak, espioitza ...
  • Hezkuntza eta teknologia berriak
  • Sarea, jakintza eta teknika gaietara sarbide orokorra
  • Desobedientzia Zibil/Sozial Elektronikoa
  • Ziberpunk
  • Artivismoa
  • Makinak okupatzea, okupazio erreala al da?

Laguntza juridikoa

  • Internet eta gizarte mugimenduak
  • Hacker filosofia
  • Pribatasuna, kriptografia, anonimotasuna
  • Hacklab-ak, hacker laborategiak
  • Ordenagailuen berziklaketa
  • GNU/Linux sarrera, TCP/IP, ...
  • Phreak
  • Hacking
  • Injenieritza inbertsoa
  • Birusak, adimen artifiziala, bizitza artifiziala, zibernetika, ...
  • Txartel intelijenteak, sinadura digitala
  • Trikumailuak (telefonotik energia atera, PC mahai bat tresna birziklatuekin antolatuz...)
  • Lehiaketak
  • Liburuei buruzko mahainguruak
  • Emakumeak eta sexista ez den software librea

..:: MODUAK ::..

Parte hartzeko modu asko dago, irekiak, hona hemen proposamen batzuk:

  • Posterrak (talde edo kolektibo baten bilana azaldu eta aurkezteko, norbaiten ideiak, zerbait egiteko modua, edota proiektu edo ikerketa baten emaitzak)
  • Hitzaldiak ( Ordu eta orduterdiko iraupena gehienez)
  • Tailerrak (2-3 orduko iraupena, eta hitzaldi batek baino izaera partehartzaileagoarekin)
  • Kordinazio bilerak
  • Mahai inguruak
  • Erakusketak

Bertatik bertarako agerraldiez gain, Hack Meetingak modu birtualean gauzatutako partehartzeak ere onartzen ditu. Ongietorriak izango dira, testuak, audioa, edota sarean zintzilikatutako bideoak, horrez gain digitalki helarazitako oro onartuko da.

..:: NODO BAT ZELAN PROPOSATU ::..

Nodo proposamen guztiak HM posta zerrendan proposatzen dira (hackmeeting at sindominio.net), horregatik harpidetu zaitezen gura dugu, horrela zure proposamenak bota eta prozesu honetan partaide izan zaitezke.

Dena dela proposamen bat egin gura baduzu, igorri mezu bat *[nodoa] proposamenaren_izena* goiburuarekin helbide hautako batera:

Zure mezuan ondoko datu hauek betetzea eskatuko genizuke:

  • Publikoarentzat / Partehartzaileentzat
    1. Modua a) Hitzaldia b) Tailerra c) Mahaingurua d) Posterra e) Erakusketa f) Kordinazio bilera g) Beste batzu
    2. Egilearen, dinamizatzailearen, kordinatzaileraren izena 2. Titulua(k) 3. Laburpena 4. Hitz gakoak 5. Partehartzeileen ezagutzak 6. Egitura/edukia 7. Metodologia esposaketa, eztabaida, trasteatzea... 8. Iraupena 9. Gomendatutako irakurketak. Nodoaren aurretik gaian barneratzeko
  • Kordinaziorako 10. Beharrezko materiala (beharrezko den tokia, irekia behar duen, aulkirik gabekoa..) 11. Ordutegia 12. Partehartzea ziurtatu behar bada (1etik 10era) 13. Nodorako fitxategiak, dokumentuak (izanez gero, webean zintzilikatzeko, transparentziak, testuak, programak, etab.)

..:: BESTE ZENBAIT PARTE HARTZE MOTA ::..

Beste parte hartze moduak ere ongi etorriak eta beharrezko dira. (Materilala eskaintzea, asanbladetan esku hartzea, ekitaldiak kordinatu, streeminga egin...) Informazio gehiago, kordinatzeko edota beste edozertarako asanblada birtualean gaude, hackmeetingeko posta zerrendan: hackmeeting@sindominio.net . Helbide honetan apuntatu zaitezkete: http://sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting

..:: INFORMAZIO GEHIAGO ::..

Lehen hackmeeting-a Florentzian izan zen 1998. urtean, eta ordundik urtero errepikatu da Italian (http://hackmeeting.org webguneak Italian ospatutako azken HMaren informazioa dauka eta aurrekoen estekak ditu). 2000. urtean, gazteleraz egindako lehen hackmeetinga ospatu zen Bartzelonan, 2001ean Leioan eta 2002an Madrilen .

Informazio gehiagorako hackmeeting@sindominio.net posta zerrendan apuntatu zaitezkete, edo zuzenean webgunea bisitatu:

http://sindominio.net/hackmeeting

Erantzunak

Txopi
2003-09-09 : 16:29

Hackmeeting-a urriaren 24, 25 eta 26an opsatuko da. Agendan berriz 23tik 26ra dela dio. Beraz, agendako sarrera egun bat atzeratu beharko litzateke.



Eskerrik asko!

Editorea
2003-09-09 : 17:49

> Hackmeeting-a urriaren 24, 25 eta 26an opsatuko da. Agendan berriz 23tik 26ra dela dio.



Konponduta.



Editorea

Erantzun

Sartu