Teknologia albisteak

Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa (HIK)

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-09-08 : 13:09

Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa (HIK), unibertsitate-espezialista eta unibertsitate-masterra egiteko izen emate epea zabalik dago. Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuaren (ILCLI) eta Berria egunkariaren arteko elkarlanean antolatutako ikastaroaren 3. promozioa da aurtengoa. Lehenengo ikasturteko eskolak 2003ko azaroan hasi eta 2004ko ekainean bukatuko dira.

ILCLIren Donostiako egoitzan izango dira eskolak, ostiraletan (arratsaldeko 16:00etatik 20:30era) eta larunbatetan (goizeko 9:00etatik 13:30era). Praktikak ekainean eta uztailean izango dira.

Irakasleak

Hauek izango dira irakasleak: Danel Agirre, Josu Amezaga, Edorta Arana, Irene Arraras, Patxi Azpillaga, Xabier Barrutia, Andoni Egaña, Helena Franko, Matxalen Garmendia, Joserra Gartzia, Mikel Haranburu, Joxe Jabier Iñigo, Ander Iturriotz, Koldo Izagirre, Yolanda Jubeto, Kepa Korta, Jesus M. Larrazabal, Xabier Lekuona, Anjel Lertxundi, Solange Mariluz, Jesus M. Mujika, Martxelo Otamendi, Simon Peña, Patxi Petrirena, Maje Saez, Andoni Sagarna, Jose Valencia, Mario Zubiaga eta Mikel Zurbano.

Batzorde akademikoa Kepa Kortak (zuzendaria), Jesus M. Larrazabal eta Martxelo Otamendik osatzen dute.

Egitaraua (kreditu teoriko bakoitza 10 eskola-orduri dagokio)

2003-2004 ikasturtea:

  1. Euskara eta euskalgintza komunikabideetan. 3 kr.
  2. Ekonomiaren egoera eta iritzi politikoa. 4 kr.
  3. Hitzaren estrategiak eta gizarte eragina komunikabide zahar eta berrietan. 3 kr.
  4. Komunikazioaren Teoria, Psikologia eta Etika. 5 kr.
  5. Informazio eta komunikazioaren produkzio eta aurkezpen multimediatikoa. 3 kr.

Praktikak Berrian: 7 kr.

2004-2005 ikasturtea:

  1. Komunikazioa internet sarean eta telebistan. 4 kr.
  2. Erretorika, gizarte psikologia eta iritzi publikoa. 3 kr.
  3. Euskal Gizartea eta Sistema Politikoa. 3 kr.
  4. Komunikazio esparrua. Kabineteak eta enpresak. 3 kr.
  5. Komunikazioaren Estetika eta Kazetagintzaren hizkerak. 5 kr.

Praktikak Berrian: 7 kr.

Unibertsitate-espezialista titulua eskuratzeko, ikastaroaren lehenengo urte osoa (25 kreditu) bete beharko da. Unibertsitate-masterrarako, berriz, bi urteak (50 kreditu) derrigorrezkoak izango dira. Kreditu bakoitzak 48 euro balioko du.

Aurreinskripzioa

Aurre-inskripziorako epea urriaren 3an amaituko da. Epea bukatu eta hurrengo astean ikasle onartuen zerrenda argitaratuko da ILCLI-ko iragarki taulan. Matrikularen epea orduan emango da aditzera.

Aurre-inskripzioa egiteko honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

-Ikasketa tituluaren fotokopia.

-Espediente akademikoa.

-Curriculum vitae delakoa, alorrean izandako esperientzia zehaztuz.

Dokumentazio honekin batera, ILCLIko idazkaritzan edo webgunean eskuratu daitekeen inprimakia aurkeztu behar da.

Erantzun

Sartu