Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarak atzera egin du Interneten

Aitita Makurra
2003-09-04 12:09

2000garren urtean 36.321 orrialde zeuden argitaratuta euskaraz Interneten, sarean zeuden orrialde guztien %0,01. Horrela argitaratu zuen orduan Vilaweb albistariak. Uda honetan, berriz, Softcatalá elkarteak eguneratu egin ditu datuok. Honen arabera, euskara da 40.a sailkapen berrian, 154.709 orrirekin.

Inguruko hizkuntzen artetik, euskarak aurretik ditu frantsesa (3.a), gaztelania (5.a), katalana (23.a) eta galiziera (39.a). Atzetik, berriz, galesa (43.a) eta frisiera (45.a), besteak beste.

Hizkuntzarik erabilienak

Jordi Mas-ek, berak egin baitu ikerketa lan hau aurtengo abuztuan, Alltheweb bilatzailea erabili du kontuak ateratzeko, haren hitzetan, “bilatzaile hau fidagarriagoa delako beste zenbait baino, denetariko hizkuntzak bilatzeko”.

Ikerketa honen arabera, gaur egun hizkuntza hauek erabiltzen dira gehien sarean:

  1. Ingelesa
  2. Alemana
  3. Frantsesa
  4. Japoniera
  5. Gaztelania
  6. Txinera
  7. Korearra
  8. Errusiera
  9. Italiera
  10. Nederlandera

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu