Euskarazko kafe antzerki lanak egiteko beka
2003-09-03 12:09
Euskarazko kafe antzerki lanak egiteko bigarren beka deialdia egin dute Bortzirietako Euskara Mankomunidadeak, Berako Udalak eta Etxalarko Udalak. Formato ttikiko antzezlanak sortzea bilatzen da beka honekin.
Egileen curriculumarekin batera, proiektuaren ezaugarri nagusiak bilduko dituen txostena aurkeztu beharko da: egitura, luzera, estiloa, baldintza teknikoak, gidoia, helburua, baita egileei aipagarriak iruditzen zaizkion bertzelako ezaugarriak ere. Ez da beharrezkoa gidoiaren testu osoa entregatzea, nahikoa da 4 orrialdeko lagin batekin.
Txostenak 2004ko urtarrilaren 30 baino lehen aukeztu beharko dira Bortzirietako Euskara Mankomunitatean, Arantzako Herriko Etxean. Lan saritua 2004ko udazkenean aurkeztu beharko da jendearen aitzinean, eta irabazleak Berako eta Etxalarko Kultur Etxeak erabili ahal izanen ditu prestakizunetarako.
Oinarriak osorik jaso nahi izanez gero, zein informazio gehiago eskuratzeko, Bortzirietako Euskara Mankomunidadera jo daiteke, 948634125 telefonoan, edota bortziriak@euskalnet.net helbidean.
Erantzunak kargatzen...