Sustatu logoa Teknologia albisteak

Fermin Muguruzari ahotsa kendu nahian

ane garate
2003-09-02 10:09
Terrorismoaren Biktimen Taldeak eskua sartu eta bertan behera utzi dute Fermin Muguruzak eta Manu Chaok Malagan Alberto Martin Carpena (ETAk hildako PPko kontzejala) kiroldegian eman behar zuten kontzertua. Hildakoaren duintasuna urratzen omen du.

Horren atzetik, Murtziakoa ere bertan behera uztea erabaki dute, Udalaren aretoetan Batasunako kide batek ezin omen du eta musika jo.

Sutilki lortu dute, beste behin ere, euskal musikarien ahotsa bozgorailuetatik kanpo uztea. Su ta gar, edo Soziedad Alkoholikarekin gertatu zen bezala. Demokrazia eta Adierazpen askatasunaren izenean.

Bartzelonako kontzertua egin egingo dute Fermin Muguruzak eta Manu Chaok. Azken honek ez du onartu Muguruza gabe kontzertua ematea, Malaga eta Murtziako antolatzaileek nahi zuten bezala. Bejondeiola.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu