UEUren graduondokoetan izena emateko epea irekita egongo da datorren irailaren 15era arte. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da.
UEUk antolatzen dituen HIZTEK, HEREKU eta EUSKAL HERRIA XXIgraduondokoetan izena emateko epea zabalik dago datorren irailaren 15era arte.
Hizkuntza-Teknologiak (HIZTEK) graduondokoaren 3gn edizioa izango da aurten. Graduondokoaren ikasgaiak 2 urtetan egiteko antolatuta daude. Lehenengo ikasturtea gainditzen duenak EHUko Espezialista titulua lortzen du eta bigarren urtean masterrak dituen 500 ordutako ikasgaiak gaindituta EHUko Master titulua eskuratzen du. Kasu bietan UEUk ikastaroa jarraitu izanaren ziurtagiria emango du.
Masterrean Hizkuntzaren tratamendu automatikoaren inguruko gaiak jorratuko dira, etengabe hazten ari den esparru honetan aditu euskaldunak sortuz eta gizarteratuz. Esanguratsua da gaur egun dagoeneko 25 enpresatik gora eta zenbait ikertalde ari direla lanean Hizkuntzaren Industriaren esparruan.
Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) graduondokoaren emaitza onak ikusita, 2003/2004 ikasturtean edizio berri eta egokitua izango dugu. 300 ordutako ikastaroa izango da eta gaindituz gero, EHUko Espezialista tituluaz gain UEU eta DEIUEko (Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola) emandako ziurtagiriak.
Administrazio Publikoak zein ageriko garrantzi soziala duten erakundeen kudeaketarako beharrezkoak diren tresnen azterketa izango da graduondoko honen gai nagusia.
Euskal Herria XXI Doktorego programan 200 ordutako ikasturtea antolatu da UEU eta EHUko hainbat sailen artean. Ikastaroa gaindituta EHU eta UEUko ziurtagiriak jasoko dira. Doktore-tesia defendatzen duenari, EHUk doktore-titulua emanen dio.
UEUren graduondoko-eskaintza ikusteko eta izena emateko hau da esteka:
Ainhoa Latatu
UEUko Ikastetxe Nagusia
Otaola hiribidea 1
20600 Eibar
tel. 943 821426
Erantzun
Sartu