Sustatu logoa Teknologia albisteak

Europako lege berriak software librea arriskuan jarriko du

Usoa Agirre - Goiena
2003-09-01 11:09

Atzo, igandea, Enrique Reinari, Tecnun-eko informatika eta komunikazio zuzendariari eginiko elkarrizketa irakurri nuen El Diario Vascoko ekonomia sailean. Elkarrizketa, Europar Batasunak onartu nahi duen direktiba berriaren harira dator. Direktiba horrek programa informatikoak patentatzeko aukera emango du. Argi dago nork eskuratuko dituen patenteak, enpresa handiak izango dira onuradun nagusiak eta monopolioa bultzatuko du, erabiltzaileon kalterako.

Hona hemen Enrique Reinari eginiko elkarrizketako punturik garrantzitsuenak.

  • Gaur egun indarrean dagoen egile eskubideak ez bezala, patenteak programaren ustiaketa osoa jabearen esku uzten du.
  • Reinaren ustez, direktiba berriak software librea deuseztatuko du, monopolioa areagotuz. Eta agintariek lege berriak konpetentzia areagotuko duela esaten badute ere, konpetentziaren kalterako izango da, enpresa gutxi batzuen esku geldituko baitira patenteak.
  • Berrikuntzaren kalterako izango da, inobaziorako oinarriak jada badituztenen esku gelditzen baitira, txikiagoei ustiaketarako aukerarik utzi gabe.
  • Azken muturrean erabiltzailea gelditzen da. Erabiltzailea ere kaltetuko du lege berriak, aukera gutxiago izango ditugu edozein programa erabiltzeko orduan, eta garestiago ere izango da, patenteak ordaindu beharko baititugu programen zati moduan.

Hauxe Enrique Reinak dioena. Seguruenik egongo da kontrakoa uste duenik ere... erositako prezioan eman dugu Sustatun.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu