Euskonews & Mediaren bosgarren urteurrena
Horien artean, Javier Etxebeste, Yahoo Europako zuzendariak hitzaldi bat emango du Interneten idatzizko komunikabideek duten etorkizunari buruz. Gai honetan nazioarteko aditu handienetako bat da Javier Etxebeste. Joan den ekainetik, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioaren Patronatuko kidea da.
Hitzaldi horren aurretik, areto berean, Euskonews aldizkariak bost urteotan izan duen bilakaeraren erradiografia egingo du Eusko Ikaskuntzako gerenteak. Era berean, aldizkari honetan irailetik aurrera aplikatuko diren berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu Arantza Cuesta, Euskomedia Fundazioko kudeatzaileak.
Argitalpen digitaletan interesaturik dauden pertsona guztiak joan daitezke hitzaldi hauetara.
Euskonews & Mediaren Bosgarren Urteurrenaren Egitaraua
2003ko irailaren 11a. Miramar Jauregia. Donostia
-18:00 Akademia ekitaldia
- Euskonews & Media: bost urteotako bilakaeraren erradiografia
Josemari Velez de Mendizabal. Eusko Ikaskuntzako Gerentea - Euskonews & Mediari aplikaturiko berrikuntza teknologikoak
Arantza Cuesta. Euskomedia Fundazioko Kudeatzailea - Idatzizko komunikabideen etorkizuna Interneten
Javier Etxebeste. Yahoo Europako Zuzendaria
-20:00 Euskonews & Media proiektu berriaren aurkezpena
Javier Retegui. Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria
-Koktela
Erantzunak kargatzen...