Sustatu logoa Teknologia albisteak

Telebistako aurkezle izateko ikastaroa

Telebistak aurkezleak behar ditu uneoro. Telebista saio batek derrigorrezkoa du aurkezlea. Eta aurkezlea bera izango da arrakastaren gakoetako bat. Ikastaro honetan aurkeztea zer den azaldu eta irakatsi nahi dugu.

Ikastaroa: Telebista aurkezlea (Elebiduna)

  • Data eta Iraupena: 2003ko irailaren 16tik 2003ko urriaren 2a arte, 3orduko 6 saio
    Asteartea eta ostegunak
    Arratsaldeko 4etatik 7etara
  • Norentzat: Telebista aurkezle bat zer den eta nola lan egiten duen jakin nahi duen ororentzat.
  • Deskribapena: Saioak praktikoak izango dira batez ere. Kamera aurrean lan egingo da beti. Ikastaroak aurkezpenaren atal desberdinak jorratuko ditu. Izan ere aurkeztea oso mundu zabala eta librea bait da.
  • Edukia: Telebista aurkezlearen gakoa, Hizkuntzaren garrantzia, Aurkezpen klasikoa, kamerarekin jolasean, inprobisaketa.
  • Irakasleak: Xabier Euzkitze eta Oscar Terol.
  • Ikasle kopurua: 20 ikasle onartuko dira
  • Zenbatekoa: 240€
  • Informazioa:

Telefonoa: 943 297 111
Eposta: eskola@pausoka.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu