"Euskal musika" posta zerrenda sortu da
"Euskal Musika" posta zerrendara, zuen iritziak, kritikak, berriak, kontzertuen datak, mp3-ak(e-mail-arekin batera adjuntatuta)...bidali ahal izango dituzue, zuen taldea, proiektua edo disketxea ezagutarazi...gero posta zerrendaren erabiltzaile guztiek ikusi edo entzun dezaten.
Musika estilo guztiak
Posta zerrenda honek estilo guztietara guztiz zabaldua eta musikarekiko erabat jarrera irekikoa izan nahi luke: Jazz, rock, experimental, ambient, reggae, hardcore, dub, electronika, jungle, folk, nu jazz, acid jazz, trip-hop, down tempo, country, blues, metal, trash, ska, hip-hop, techno, industrial, minimal, rap, soul, dark, electro, house...Eta hain zuzen, hori da posta zerrenda honek duen helburu nagusia: Euskal Herriko muga musikalak apurtu, eta baztertuak edo marginatuak diren estilo horiek bultzatu(jazz, blues, reggae, soul, electronika orokorrean, hip-hop...), gure herri honetan hain ohikoak diren rock eta folk doinuetatik hasi(Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Su ta gar, Ken 7...), eta proposamen experimental eta erradikaletaraino(Xabier Erkizia, Tzesne, Ertz jaialdia...), electronika(BED, -gailu, Elektronikaldia...), jazz (Miren Aranburu ensemble, sant pau44...), blues(arima beltza), reggae(BDF, king mafrundi...) edo hip-hop(Selektah kolektiboa, Ipar rap-eroak)-etik igaroz. Ez du beraz, muga musikalik.
Irekia guztiz edonori
Edonori irekita dago, bai musikariei, musikazaleei, disko etxeei... Mezuak bidaltzeko, euskalmusika@yahoogroups.com helbidera bidali behar duzu zure mezua(izena emanda egotea ez da beharrezkoa, edonork bidali dezake), eta instantean harpidetzen zareten beste guztiei banatuko zaizue. Bidaltzen diren mezuak zure posta elektronikoan jasotzeko, izena eman behar duzu, eta horretarako, ez duzue euskalmusika-subscribe@yahoogroups.com helbidera mezu huts bat bidaltzea besterik, eta berehala beste e-mail bat iritsiko zaizue harpidetza konfirmatzeko eskatuaz. Erraz-erraza.
Mezuak web bidez irakur daitezke
Posta elektronikoan jaso beharrean, mezuak web bidez ere irakur ditzakezue: http://es.groups.yahoo.com/group/euskalmusika/ helbidean. Harpidetza ere egin dezakezue web horretan bertan. Nahi duzuenean eten dezakezue harpidetza, berriz ere beste e-mail huts bat bidaliz, euskalmusika-unsubscribe@yahoogroups.com helbidera. Azalpen gehiago behar izanez gero berriz, gurekin kontaktuan jartzeko euskal-musika@euskalerria.org helbidera idatzi.
Izena ematen baduzue, posta zerrendara mezu bat bidaltzea gustatuko litzaiguke, nor zareten azalduaz, zergatik eman duzuen izena... Animatu parte hartzera, zuen mezuen zain gaude!
Eskerrik asko. Ondo izan.
Euskal musika posta zerrenda-ren moderatzailea.
kontaktua: euskal-musika@euskalerria.org
Erantzunak kargatzen...