Sustatu logoa Teknologia albisteak

Psakche-k 1.0: "proxy cachea" deuseztatzen duen programa berria

sustatu - sustatu
2003-07-24 11:07

Zer da "proxy cachea"?

Internautak bisitatzen dituen Interneteko webguneak aldiro biltegiratzeaz arduratzen den sistema da "proxy"a. Modu horretan, helbide berdinera norbait sartzen denean, biltegian dagoen webgunearen kopia bidaltzen zaio. Horrek, sareko datu trafikoa murrizten du. Webguneko edukien eguneratzea eragozten du, era berean.

IEren ustez, orain hilabete batzuk, Telefonicak operadore garrantzitsuenak, funtzionamenduan jarritako "proxy cachea"k garbi erakusten du eguneratze ezinaren arazo larria.

Operadoreek, banda zabalera aurrezteko erabiltzen dute. Elkarteko lehendakariak, Victor Domingok zera dio: "Guk ez dugu intranet batetik nabigatu nahi, operadoreek ezarritako hainbat proxy-en cacheak dituzten diskoetatik zehar, alegia".

Orokorrean, arazo hau konpontzen da eskatutako webgunea eguneratuz, hau da, F5 teklari klikatuz. Baina, webguneetako editore eta webmasterrek operadoreek emandako jarraibide edota argibideak betetzen ez dituztenean, arazoak sortzen dira webguneak eguneratzeko orduan, zerbitzu erroreak ere agertu baitaitezke.

Zer egiten du Psakche-k 1.0? Nola?

Internauten Elkarteak sortutako aplikazio berri honek proxy-aren cachea duten artxiboak hartzea saihesten du. Horretaz gain, jatorrizko zerbitzaritik webgune guztiz eguneratua jaitsi behar dela adierazten du.

Web eskaera guztiei (HTTP Requests) "Cache-control: no-cache" testua gehitzen die Psakche-k. Web nabigazioko estandarren (RFC2616) arabera, bitarteko edozein proxy-ri urruneko zerbitzari bati eskatutako informazioaren kopia berria eskuratzeko agindua ematen dio. Proxy guztiek estandar hori izan behar dute.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu