Teknologia albisteak

Mutrikuk badu webgune dinamikoa sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - sustatu
2003-07-23 : 13:07

Gaur Mutrikun inork gutxik irakurriko du webguneak zer dioen. Malen jaietan daude mutrikuarrak eta webgune berrian egitarau guztia ikus daiteke. Albisteak, eztabaidak, herriko taldeen berri...

Informazio asko dago webgunean eta horrek, webguneak elikatzen dituztenek badakite asko kostatzen da berriztea. Atxukalekoak ere ez dute uztaileko zaintzako botiken berri ematen. Webgunean maiatz eta ekainekoak daude. Hala ere, ospatzen ari diren jaietako argazkiak on-line daude dagoeneko. 25 argazki inguru momentuz, baina pentsatzekoa da gehiago ere egongo direla. Jaietako egitaraua ere ikus daiteke webgunean: gaur Malen txiki eguna da eta bihar koadrila eguna.

Albistegiak hartzen du webgune honen zatirik handiena eta Atxukalekoek zein kaleko jendeak sartzen ditu albisteak. Badirudi kanpotik datozen mezuak ez direla zuzentzen, nahiz eta herritarrak notizia emaile izatea oso garrantzitsua dirudien.

Webgune honek helburu zehatzak ditu:

  • Mutrikuko informazio interesgarriena, egunekoa eta eguneratua, leku bakarrean biltzea, edozein herritarrek erraz bilatzeko eta kontsultatzeko moduan.
  • Herriko eragile desberdinei (kultur talde, erakunde ofizial, enpresa...) euren berri eta albisteak plazaratzeko modu erraz, azkar eta efiziente bat eskaintzea.
  • Herritar guztiei informazioaren alorrean parte hartze zuzena izateko aukera eskaintzea, bai informazioa sortu eta lantzerakoan, eta baita iritzia plazaratzerako orduan ere.
  • Mutrikuko internautak harremanetan jartzea, herrira begira sor daitezkeen proiektu berriak identifikatu eta aurrera eramateko gai izateko. * Mutrikuk, herri bezala, teknologia berrietan eta, konkretuki, interneten duen presentzia indartzea.
  • Teknologia berrietan euskararen duen presentzia indartzea.
  • Herritarrek informatika eta internet erabiltzerakoan duten zalantzak argitzen laguntzea.
  • Herritarrok internet erabiltzen ohitzea.
  • Herriko informazioa zabaltzeko Internet baliagarria izan daitekeela eta dela erakustea. Globalizazioaren aroan, lokalizazioaren baliagarritasuna aldarrikatzea.
  • Interneten komunikazio arloa jorratu nahi duen beste herriren bati, ideia batzuk eman eta adibide posible bat eskaintzea.

Webgunea: www.atxukale.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago