Teknologia albisteak

Maurizio ziber-irla bihurtzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-07-23 : 10:07

Maurizio Irlak zabaltzea nahi du Asiak metatutako ezagutza informatikoa Afrikara. Horretarako ziber-hiri bat eraikiko du, eta itsasazpian sartuko du zuntz optikoa. Beraz, Maurizio ziber-irla bihurtzen ari da.

Mauriziok parte hartzen du Itsasazpiko Zuntz Optikoaren Proiektuan. Sare honek lotuko ditu Hego Afrika eta Ekialde Urruna. Bere helburu nagusia omen da Afrikan barrena zabaltzea Asiak informatikaren alorrean metatutako ezagutza.

Izan ere, Ozeano Indikoko irla honetako agintariek bihurtu nahi dute teknologia berrien negozioa ekonomiaren oinarrietako batean. Horregatik hiritik hurbil (Port Luis) ziber-hiri bat eraikitzea agindu dute. Ziber-hiriaren osagaiak:

  • Negozio eta multimedia eremu bana.
  • Ezagutza zentro bat.
  • Hotel eta gune erresidentzial bana.

Teknologia berrietan murgilduta

Hala ere, mauriziarrei ez zaie arrotza teknologia berrien gorabeherak: Microsoft Corp., IBM y Hewlett-Packard multinazionalek irlan bertan eraiki dituzte zonalde horretako egoitza nagusiak. Adituek diotenez, datozen urteetan inbertsio ugari egingo dira. India, esaterako, software ekoizle nagusienetakoa da, eta dagoeneko jakitera eman du Mauzirion inbertituko duela, besteak beste, Frantziako merkatuan sartze aldera.

Maurizioko Gobernuak erraztasunak eskaintzen ditu enpresak erakartzeko:

  • Hondamendietaz eta eraso terroristetaz errekuperatzeko neurriak.
  • Datuak gordetzeko eta bidaltzeko azpiegitura.

Erantzun

Sartu