Teknologia albisteak
1

Netscape hil da, Mozillak aurrera darrai

Erabiltzailearen aurpegia
Osoitz - Librezale.org
2003-07-18 : 11:07

Mozillak "2003ko web arakatzile onenari" bi sari jaso berri baditu ere, AOL-k Netscape hil du eta langile asko kaleratu, baina Mozillak aurrera darrai eta horretarako etekinik bilatzen ez duen Mozilla Fundazioa sortu da. Orain Mozilla inoiz baino libreagoa izango da.

Aspaldi zeuden Netscaperen etorkizunaren gaineko zalantzak. Eta AOLk Microsoftekin akordioa sinatu zuenean gertatuko zela susmatzen genuen, batez ere oinarrizko web arakatzile gisa Internet Explorer erabiltzea zelako akordioaren puntu bat

Uztailak 15ean AOLk Netscape hiltzat eman zuen, langile asko kaleratu eta baita eraikinetik "Nescape" zioten kartelak kendu ere. Beraz, Netscape berririk ez da egongo.

Mozilla fundazioa

Etekinik bilatzen ez duen Mozilla Fundazioa sortu da. Bertan Netscapeko langile ohiak parte hartuko dute eta honen buru Mitch Kapor izango da. (Lotus 1-2-3 ren garatzailea eta gaur egun soft librearen munduan tinko dabilena.

AOLk Mozillarekin zerikusia duten errejistratutako markak, domeinuak, eta teknologiak (jabetza intelektuala) Fundazio berriari pasatu dizkio, eta ekipoak ere.

Diruari dagokiola AOLk Mozilla Fundazioari 2 milloi $ eman dizkio, eta Red Hat, Sun edo IBM bezalako entrepresek ere Mozilla fundazioari laguntza emango dietela agindu dute.

Mozillaren webgunea aldatu egin da eta "soilik garatzaileentzat" izan beharrean erabiltzaile arruntei ere gustagarri egiteko modukoa bihurtu dute.

Negatiboa edo positiboa?

Printzipoz negatiboa dirudien berri honetan irakurketa positibo bat ere egin daiteke. Mozilla proiektua orain inoiz baino libreagoa da eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko merkatu legeetatik askeago legoke, betiere finantza aldetik arazorik ez badute.

Kontutan hartuta Mozilla askorentzat dagoen nabigatzailerik onena dela (PCWorld eta linux Journal aldizkariek urteko sariak Mozillari eman dizkiote) ez dirudi soft librearekiko konpromezua hartu duten entrepresek albo batera utziko dutenik.

Bestalde, Mozilla Euskaraz proiektuak ere aurrera darrai, eta inoiz baino libreago aurrera egin ere. librezale.org lantaldearen esku dago. Informazio gehiago librezale foroan

Erantzunak

Osoitz
2003-07-18 : 16:55

Goian agertzen den librezale.org lotura gaizki dago.

Lotura egokia hau da: Librezale.org

Erantzun

Sartu