Uzeik adiskide guztiak batu gura ditu 25. urteurrenean. UZEIrekin lanean edo kolaboratzen jardun duen guztiari eskerrak emateko modua da. Ekitaldian uztailaren 18an izango da. Ekitaldian hiztegitxo bat ere banatuko da.
UZEIk 25 urte daramatza Terminologian eta Lexikografian lanean.
Urte hauetan guztietan hainbat aditu eta profesional aritu dira, eta dihardute oraindik ere, euskalgintzan UZEIk plazaratutako hainbat produktutan, hitzari bide eginez. UZEIren jardunari esker ez ezik, lankide guztien lanari esker bilakatzen da hitza bide.
Eskerrak eman nahi dizkie bere lagun eta laguntzaileei UZEIk 25. urtebetetzea dela-eta.
Horretarako Donostian, uztailaren 18an, arratsaldeko 7:00etan, Miramongo Teknologia Parkearen Erakusketa Aretoan bildu nahi lituzke UZEIk bere adiskide guztiak (bazkideak, lankideak, erakunde publikoak, komunikabideak, erakunde laguntzaileak, fundatzaileak, etab.).
Ekitaldia
Imanol Urbietak ongi etorria eman ondoren honakoak parte hartuko dute ekitaldian
Erantzun
Sartu