WI- FI jardunaldiak amaitu berri dira
Molinete Zamudioko Teknologi Elkartegian dagoen Robotiker enpresako kidea da, hain zuzen ere, Wireless-eko teknologia unitateko zuzendarietako bat da.
Jardunaldi honek, Miramon Enpresa Digitalak Komunikazio Teknologien erabilera bultzatzeko egiten ari den lanarekin lotura zuzena dauka. Azken batean, Internetekin zerikusia duten proiektuen ezarkuntzarako esfortzuaren barnean kokatu daiteke.
WI-FI kablerik gabeko sistema duten teknologiek dakartzaten abantailak eta horien gaur eguneko egoeraren inguruan mintzatu gara. Izan ere, WI-FI teknologiek kableen beharra eta lanak ekiditen dituzte, eta aldi berean, Interneterako konexio oso azkarra eskaintzen dute.
- Zer da WI-FI sistema?
WI-FI teknologiak kablerik gabeko sistemak dira. Edozein momentutan eta edozein lekutan, datuak eskuratzeko aukera eta ahalmena ematen dute kablerik gabeko sare baten bitartez. Ordenagailu, agenda elektroniko edota eskuko gailuak erabiltzen ditugunean behar ditugun kable guztiak baztertzen ditugu WI-FI sistemekin.
- Zein da sistema teknologiko hauen gakoa?
Erabiltzaile batek, bidaia batean egonda, bulegoan egonda edo aisialdirako leku batean egonda, hainbat zerbitzu ditu bere eskura. Esaterako, Internet erabil dezake. Azken finean, inguruan kableak entxufatzeko lekua izango balu bezala, hainbat zerbitzuetarako bidea irekita dauka.
Hori da gakoa, finkatutako toki jakin batean izan gabe, higikortasunean hainbat zerbitzu eta aplikazio eskuratzeko aukera izatea, alegia.
- Zeintzuk dira sistema hauen zerbitzu eta aplikazioak?
Egia esan, kabledun sare batek eskaintzen dituen zerbitzu berberak ditu: Interneterako sarrera, posta elektroniko zerbitzuak, ahots-zerbitzuak, sare korporatibo baterako sarreraÂ…
Bestalde, aplikazioei dagokienez, lan eremu askotarakoak daude. Eraikuntzan eta logistikan, esaterako, denbora errealean inbentarioak egiteko aukera dago. Jatetxe batean, zerbitzu eskaerak urrunetik egin daitezke, barrara edo sukaldera joan gabe. Horrela, hainbat eremu eta egoera aipa genitzake, lan mundutik aisialdiraino abiatu baitaiteke.
- Gaur egun, zein egoeratan aurkitzen dira teknologia hauek?
Teknologia hauek, definizio aldetik, nahiko garatuta daude. Orain, momentu hauetan, proiektu asko daude merkatuan. Baina, 2001-2002 telekomunikazioaren merkatuan izandako zuloak, asko baldintzatzen du gaur egungo egoera. Ondorioz, enpresa eta zentroak kontu handiarekin jarduten dute inbertsio bat egiterako orduan, lehen baino errezelo gehiago dago.
Baina, hala ere, teknologia hauek enpresetan ezartzeko tendentzia garrantzitsua eta nabaria dago, baita beste eremu batzuetan ere: aisialdian, turismoan, Pyme barruanÂ… Aurreikuspenak nahiko baikorrak dira. Esan daiteke, batzuetan baikortasun hori, gehiegizkoa dela. Hobe izaten da beti kontuz ibiltzea teknologia berriekin.
Baina, aipatu bezala, perspektibak oso interesgarriak dira. Gainera, gaurkoa bezalako programak antolatzeak, enpresak teknologia berrietan murgiltzen laguntzeko balio du. Konekta Zaitez kanpainaren bitartez ordenagailuekin egin bezala, gaur egun, teknologia hauei dagokien kanpaina ere martxan dago.
- Beraz, ekimen falta al dago?
Nire ustetan, ekimena badago. Aipatu bezala, gaur egun ez dira lehen bezalako inbertsioak egiten. Teknologien garapena aurrera doa, baina hari batzuk lotzea falta da. Horretan lanean ari dira eta hobekuntzak nabariak dira. Estandarra hobetzen doan heinean eta produktu berriak sortzen diren heinean, enpresek argiago ikusiko dute. Aldi berean, merkatua egonkortzeak ere ondorio onuragarriak izango ditu. Enpresek kable gabeko sareetan inbertituko dute.
- Animatuko zenituzke enpresak pausoa ematera?
Bai, hasera batean, enpresak abiatuko dira nire ustetan. Bestalde, beti daude erabiltzaile mailan, teknologiak gustuko dituzten pertsonak. Horiek, interes pertsonalen arabera, asko mugitzen dira eta norbanako mailan erabiltzen dituzte zerbitzuok. Mundu guztiak eskuratu ditzake. Gainera, ekipoen prezioa merketzen direnean, erabiltzaile eremua handituko da. Kablerik gabeko sare propioa etxean izatea ez da ezinezkoa.
Beraz, erabiltzaile independienteek zerbitzu horiek arazo gabe eskuratu ditzakete. Baina, orain enpresa mundua hasiko dela eta hasi behar duela deritzot.
Erantzunak kargatzen...