Yahoo-k irentsi du Overture Services bilatzailea
2003-07-18 15:07
Hala, Yahook eskuratu ditu lau bilatzaile, azken zortzi hilabeteetan:
- Inktomi 235 milioi dolarren truke.
- AltaVista eta Fast Search & Transfer 500 milioiko inbertsio bati esker.
- Azkena Overture.
Beraz, hiru enpresen esku dago nagusiki Interneteko bilatzaileen merkatua: Yahoo, Google eta Microsoft.
Hala ere, adituen iritziz, Microsoftek laster erantzungo du, eta horretarako hiru bide ditu:
- Overture Googlen bidez ordezkatu.
- Bilatzaile txikiagoak eskuratu, esaterako: FindWhat.com, LookSmart edo AskJeeves. Nabarmen egin dute gora konpainia hauen akzioek aste honetan, ustezko interes hori dela-eta.
- Bilatzaileetako teknologia bere kabuz garatu.
Informazio gehiago hemen
Erantzunak kargatzen...