Teknologia albisteak

Bizkaitek 2003 egitaraua: ikerketarako azpiegitura sustapena.

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-07-15 : 18:07

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaitek 2003 programa aurkeztu berri du. Aipatu programaren helburua Bizkaiko ahalmen zientifiko-teknologikoa eta Europako sisteman duen presentzia hobetzea da. Hau da, Bizkaitek programak Bizkaian ikerketa-azpiegitura sustatu eta teknologia-berrikuntza indartzen ditu. Eskabideak aurkezteko azken eguna 2003ko irailaren 30a da.

Helburuak

  • Lehiaketa aurreko proiektuen garapena bultzatu.
  • Azpiegituretan eta ekipamendu teknologiko aurreratuetan inbertsioak erraztu.

Bizkaitek 2003 programarekin garapenerako politika berriak gauzatzea lortu nahi da. Programaren helburuak finkatuta, honako ildo hauek sustatu behar direla proposatzen du:

  • Teknologian eta berrikuntzan Europarekin bat egitea; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana babestuz.
  • Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen berrikuntza.
  • Ikerketa proiektu eta azpiegituretarako diru laguntzak.
  • Bizkaiko polo teknologikoen erakarpena.

Lehiakortasunerako ikerketa proiektuak sustatuz eta azpiegitura eta ekipamendu teknologiko aurreratuetan inbertsioak erraztuz Bizkaiko ahalmen zientifiko teknologikoa hobetu nahi du aldundiak proiektu horren bidez.

Euskal zientzia eta teknologia sarea Zentro Teknologikoek, I+D+i Fundazio eta Elkarte Sektorialek, Unibertsitate Eskola eta departamentuek eta I+D enpresa unitateek osatzen dute.

Nori zuzendua

Bizkaiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutakoak dira eskaintzen diren laguntza eta zerbitzuak. Euskal zientzia eta teknologia sarea osatzen duten mota hauetako erakundeak izan daitezke onuradunak:

  1. Teknologia zentroak.
  2. I+G+i arloan diharduten fundazio eta sektore-elkarteak.
  3. Ikastetxeak eta unibertsitateko departamentuak.
  4. Enpresa Ikerketa eta Garapen Unitateak.

Laguntza eta zerbitzua

Dekretu honetan azaltzen diren onurak zehazturiko lanetarako dirulaguntzak dira, itzuli behar ez diren diru-laguntzak hain zuzen. Bizkaitek programaren diru-laguntzen bidez, honakoak finantzatzen dira:

  1. Lehiaketa aurreko ikerketa-proiektuak.
  2. Azpiegituretan eta ekipamendu teknologiko aurreratuetan inbertsio proiektuak. Teknologia-azpiegituretarako inbertsio-proiektuak
  3. Teknologiak garatzeko proiektuak.

Bizkaitek 2003 programak emango duen dirulaguntza aurkeztutako programetarako diruz lagungarri diren gastuen %70era artekoa izango da. Dirulaguntza hori ez da itzuli beharko. Proiektu horiek 2003-2005 artean garatuko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa ekimena eta berrikuntza sustatu nahi ditu. Horrela, Europar Batasunak 2010erako finkatua duen mugan Bizkaia Europan berrikuntza jasangarriaren alorrean erreferente bihurtzeko nahia agerian gelditzen da.

Eskaera txostena edo Foru Dekretua eskuratu nahi izanez gero, klikatu hemen.

Erantzun

Sartu