Teknologia albisteak

Euskal 11: dena prest topaketarako

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-07-16 : 10:07

Aurtengo Euskal-a Bilboko Nazioarteko Erakustazokan ospatuko da, uztailaren 24tik 27ra. Zehazki, partya 24ean, ostegunean, goizeko 10:00etan hasiko da eta 27an, igandean, 6:00etan bukatuko da. Akreditazioa uztailaren 23an hasiko da goizeko 10etan. Akreditatzeko ordutegia goizeko 8tatik gaueko 12tara izango da.

Aurreko edizioetan bezala, partehartzaileek hasi aurreko gaua eta bukatu ondorengo gau biak bertan pasa ahal izango dituzte. Horrela, 22tik 23rako gaua ere partyan bertan pasatzeko aukera egongo dela. Kontutan izan horretarako 22ko gaueko 12ak baina lehenago iritsi beharko dutela interesatuek.

Arau jakin batzuk jarraitu beharko dituzte parte hartzaileek. Informazio gehiago nahi izanez gero, edota harremanetan jartzeko, antolatzaileekin kontaktuan jarri daiteke interesatua.

Eraman beharrekoak

Nahi izanez gero, partehartzaile bakoitzak hainbat gauza ekarri ditzake: bere ordenadorea, PC edo Amigan egindako bere lanak, programak, jokuak, utilitateak, lortutako azken demoak...

Antolatzaileen esanetan, partyan aurkeztuko diren grafiko edo demoak kopiatzeko PC edo Amiga libreri ez da egongo. Bertara ekarri beharreko gauza garrantzitsuen artean, parte hartzaileek behar adina lapur eraman behar dituzte, bakoitzaren ekipo guztiak entxufe bakarrera konektatuta egon behar baitira.

Partyak irauten duen denboran, partaide bakoitza buruaski izan behar du. Hortaz, elektrizitatea izan ezik, ordenadorearen elementu guztiak eraman beharko dira. Antolatzaileek ez dute utziko monitorerik, sagurik ezta antzeko tresnarik ere.

Hala ere, esku hutsik joateko aukera ere badago, baina antolatzaileek ez dute gomendio hori ematen: alde batetik, aspergarriagoa delako, eta bestetik, partyaren helburua ahalik eta ordenadore gehien biltzea delako (gehienez 2048 ordenadore).

Hiru gunetan banatuta

Bilboko Nazioarteko Erakustazokako 1, 2 eta 3. pabiloietan egingo da partya, guztira 15.000 metro karratu inguruko azalerarekin.

Lehen pabiloia partyko bisitarien gunea izango da. Sarrerak euro bat kostatuko du. BBKren txartel gorriaren jabeek sarrera doan izango dute eta edozein KZgunetan ere sarrerak doan lortu daitezke.

Irekiera ordutegia goizeko 10:00etatik gaueko 10:00etara izango da uztailaren 24, 25 eta 26ean, eta goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara uztailaren 27an. Guztira 100 ordenadore izango dira gune honetan.

Gune honetan eskainiko diren zerbitzuak:

  1. Babesleen stand-ak.
  2. Euskal-aren museoa.
  3. GameGune Zona Counter-Strike eta Unreal Tournament 2003 jokuen lehiaketekin.
  4. 32 ordenadoreko ziberkafea.
  5. 4x3 metrotako proiektorea, konferentziak eta partyko proiekzioak ikusteko.
  6. Konferentzia gela.
  7. Material informatikodun denden stand-ak.
  8. Linux install party zona; edozeinek bere ordenadorea eraman eta Linux instalatzeko laguntza izan dezan.
  9. Kafetegia.

Bigarren pabiloia partehartzaileen gunea izango da, partyaren gunea, alegia. Bertan Pantaila erraldoiak, kontrola eta partehartzaileen ordenadoreak jartzeko mahaiak egongo dira, guztira 6000 metro karratutan. Guztira 2100 ordenadore inguru bilduko ditugu bertan: 2048 partehartzaileenak eta 52 antolakuntzakoak.

Gune honetara parte hartzaileak bakarrik sartu ahal izango dira. Aldi berean, sarrera erakutsi beharko da bertatik sartu eta ateratzeko eguneko edozein ordutan. Sarreren salmenta goizeko 8tatik gaueko 12tara egongo da zabalik.

Partehartzaileek partyaz gozatzeko beharko dituzten hainbat prestazio jarriko dituzte antolatzaileek:ordenadorearekin joateko 2048 parte hartzaile leku, proiekzio pantailak, proiekziotarako audio sistema eta megafonía sistema, antolakuntza kontrola

Hirugarren pabiloia atseden lekua izango da, bertan parte hartzaileek lo eta deskantsatzeko aukera izango dute. Bestalde, neska eta mutilentzako komunak eta dutxak prestatuko dira, baita partyko zaratatik urrun egongo den konferentzi-gela ere.

Partyko programa

Partyrako egitarau aberatsa antolatu dute. Programak hainbat ekitaldi biltzen ditu, konferentziak , tailerrak eta lehiaketak barne.

Erantzun

Sartu