Teknologia albisteak
1

Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunendako dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia
Leire Kortabarria - Goienkaria
2003-07-14 : 09:07

Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunei edo euskal jatorriko lagunei dirulaguntzak ematearen aukera. Horrelaxe jakin arazi du Jaurlaritzako Kanpo Ekimen saileko idazkariak, Iñaki Agirrek, hilaren 14an Gasteizen egingo den III. Euskal Kolektibitateen Mundu Kongresuaren aurkezpenean.

Lakuak diasporako 25.000 euskalduni bidali zion galdetegi bana, eta jasotako 12.800 erantzunen berri emango du Jaurlaritzak aipatutako kongresuan. Iñaki Agirrek esan duenez, datu deigarrienetako bat da 1.800 lagunek esan zutela 100 dolarretik azpitik dauden hileko irabaziekin bizi direla. Galdetegi horren arabera, batez ere Latindar Amerikan bizi diren euskaldun askoren egoera sozio-ekonomikoa nahiko larria dela esan dezakegu, izan ziren Agirreren hitzak. Behar handiko egoerotan bizi diren euskaldunoi laguntzeko asmoz, hainbat egitasmo abian jartzea da Jaurlaritzaren helburua, eta asmo horren berri emango du III. Mundu Kongresuan.

Estatu gabeko nazioak

Egitasmo horren berri emateaz gain, beste hainbat ekintza egingo dira aipatutako kongresuan. Aurrera Goaz leloa aukeratu dute aurtengo bilerarako. Gasteizen izango da, uztailaren 14tik 18ra, eta mundu osoko 150 lagunek hartuko dute parte. Horien artean, hainbat Euskal Etxetako 49 arduradun gazte egongo dira. Hainbat hitzaldi egingo dituzte esku hartzaileek, eta Euskal Herriak atzerrian duen irudiaz jardungo dute, baina baita estaturik gabeko nazioez gain. Hori aprobetxatuz, armeniarren, judutarren edo irlandarren diasporen gaineko jardunaldiak egongo dira.

Gonbidatu berezien artean egongo dira Luc van den Brande, Flandesko ministro presidente ohia, edo NABO (North American Basque Organization) AEBetako Euskal Etxeen federazioko arduradunak.

Honen gaineko gaztelaniazko informazioa El Diario Vasco egunkarian argitaratu zen.

Erantzunak

euskonews
2003-07-14 : 11:21

www.euskonews.com Gasteizen egongo da, Kongresu honetan gaurtik ostiralera bitartean gertatzen dena on-line eskainiz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago