Larru gorri-zuritan
2003-07-11 15:07
Tradizioari traizio itzela, omen, zuriz eta gorriz ez janztea herriko festetan. Alderantzizko ulerbidea du kazetariak, non berrikeria (hots, herri guztietan sanferminak egitearen grina zentzugabea, eta ez bakarrik Euskal Herrian, Errioxan eta bestetan hala gertatzen baita), halako tradizioa den. Hau ere globalizazioaren bideko beste urrats bat ez ote da...
Jakin behar da, hala ere, zuri-gorri janzkera hori berri askoa dela 'edozein herriko sanferminetan', eta -oker ez banago, jakintsuren batek argituko bailiguke kontu hau zehazki-, norbaiti, peña batetako kide bati, hain zuzen, bere kideekin berezitzearren pilotarien janzkera baliatzea hautatu zuela behingoz. Eta hortik aurrera, tradizioa tradizio.
Gure Euskal Herri honetan, non uniformedunak maite ez ditugun, eta intsumisoak bai asko, ordea, zer eginen dugu dianak eta beste militar musikak altxarazten ez gaituztenok? (Gehiago jakiteko, irakur Inma Errearen artikulua asteazkeneko Berrian, azken orrialdean).
Erantzunak kargatzen...