Zetaren Bidean kultur-trukea egiten dihardu aktore, pedagogo eta ikertzaile talde batek. Maiatzean irten ziren Euskal Herritik, eta Mongoliara iritsiko dira laster. Kirgiztanen daude orain, eta handik bidali digu mezua Garbiñe Tolosa aktoreak, taldeko partaideak.
Gasteizko Moare Danza dantza eta antzerki taldea, Bilboko Isurpen elkartea eta Andaluziako Mediterráneo Mítico taldeen artean antolatu dute, maiatzetik urrira bitartean, Euskal Herritik Mongoliaraino.
Azken etapa horretan, Mongolian, bertako estepako emakume elkarte batekin ibiliko dira. Ibilbide honetan zehar, internet bidez, beraien esperientziaren berri eman nahi digute. Hau da lehenengo artikulua, espedizioko aktore eta kudeatzaile, Garbiñe Tolosa Bakedanok idatzia:
Euskal Herria - Mongolia / 2003. Maiatzak 21 Urriak 15
Igel eta eltxoen kantuekin oheratzea eta juxtu momentu horretan egunen zehar ikusitako zerumuga guztien irudiak datozkigu, galdu garen begirada eta harrera egin gaituen irribarre bakoitzaren irudiak.
Mendebaldeko zurrumurruak urrun gelditzen dira, eta bitartean azoken urrinen tartean galtzen gara; era guztietako basamortuak zeharkatu ditugu, kolore guztietako mendi eta ibaiak, egun luze eta zailak mugetan bizitako momentu luze eta zailak, ezintasunaren garrasi isilak (burura datozkigu gure Europa maitean sartu nahian ibiltzen direnen irudiak), zentzugabezko lurralde horietan galdutako indarrak errez berreskuratzen dira ate katiluen artean.
Estreinua
Ekainaren 21ean, Bukharan, Zetazko bidearen bihotzean, Zeru Urdina emankizunaren estreinaldia. Gure ametsa betetzen hasi da... oraindik zeru askotan galtzeko denbora daukagu.
Europa Zaharra korrika zeharkatu: Frantzia, Alemania, Austria, Eslobenia, Kroazia, Jugoslavia, Bulgaria...
Asian sartu eta bisatuengatik behartuak presaka pasa gara herri hauetatik, auto leihatilaren atzetik jasotako zirrarak. Horretarako begiak eta belarriak ondo irekiak mantendu behar dira, bestela konturatu gabe akabo
Mendebaldeko gure pentsamenduarekin zaila egiten zaigu herrialde hauen gobernuak ulertzea. Beste garaietako gobernuen oroitzapen tartean amets nekatu baten hondakinak gelditzen dira; eta orain txanda hartu dutenek hauskortasun eta zalantzei aurrera egiteko erlijioaren indarrean oinarritzen dira edo "gidari karismatiko" batzuen eskuetan uzten dute haien etorkizuna.
Bidaia lasaitzen da hemendik aurrera
Orain hortik urruti gaudela parra egin dezakegu bizitako momentuekin, haien eskuetan diplomazia eta protokoloaren zirrikituak dastatu genituen (bazkari pantagruelikoak, izugarrizko harrera ofiziala: loreak,musika taldeak, bulegoko mahai luzeak ).
Azken finean, bidean aurkitutako jendeak asko erakutsi digu, bizi eta gogotsu ikusteko daukaten jakintasunaren ikusmin fresko eta irekia eta batez ere emankortasuna.
Zein erreza den haien irribarretan galtzea eta gure arazo txikiak ahanztea.
Kyrgystan, 2003ko uztailaren 9an
Galtzear dauden hizkuntzen gramatikak eta hiztegiak kolekzionatzen ditut. Erosi ahal dituzuenak eta ordainduko dizkizuet. Eskerrik asko.
Jon Urrujulegi.
Pº Dr. Marañón, 7-4º A.
20009 DONOSTIA
SPAIN