Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko giza eskubideen urraketak nazioartean salatzeko erakunde berria

Sustatu - Sustatu
2003-07-11 11:07

Izan ere, Euskal Eskaera hori Internet bidez zabaltzen ari dira, ahalik eta sinadura gehien biltze aldera. Gero eskaera gutun bidez ondorengo agenteei bidaltzeko asmo sendoa agertu dute IBO-ko kideek:

  • Estatu Batuetako presidenteari eta Estatu Departamentuari.
  • Espainiako Erregeari eta Gobernuari.
  • Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.

Zer dio gutunak?

  • Frantziako Gobernuari euskarari ofizialtasuna aitortzea eta euskal departamenduari buruzko negoziazioei ekitea.
  • Espainiako Gobernuari euskal herritarren askatasun zibilen eta giza eskubideen aurkako erasoak gelditzea.
  • Goian aipatutako erakunde guztiei negoziazioak hasteko prozesuak proposatzea, bake prozesu bat bultzatzeko helburuz.

Hiru eskaera horiekin ados bazaude, gehitu zure sinadura ondorengo webgunean , betiere Euskal Herriaren aurkako erasoak gelditze aldera.

Atzo (uztailak 9) bitartean 282 sinadura bilduak ditu idatziak, gehienak Estatu Batuetako euskal amerikarrenak, baina munduko beste hainbat bazterretakoak Kanada, Erresuma Batua, Mexiko, Irlanda, Alemania, Holanda, Italia... eta Euskal Herriko herritarren sinadurak ere ageri dira. Euskal Diasporako kideekin harremanetan jartzeko posta zerrenda interesgarriak daude.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu