Munduko Kongresu Jauregi onenaren saria: Bilboko Euskalduna Jauregia
Urrezko domina
Euskalduna Jauregiko ordezkariek Alemanian (Mannheim) jaso dute saria, aipatu elkarteak urteroko konferentzia egiten ari den lekuan, alegia. Mundu mailako sariak dira eta Bilboko Euskalduna Jauregiak dauden hiru dominetatik lehena, hau da, urrezkoa eskuratu du.
Valentziako Kongresu Jauregiak 2000 urtean zilarrezko saria irabazi zuen. Bilboko Euskalduna da orain arte espainiar estatuan sari hau lortu duen jauregi bakarra.
Partaideak
Euskalduna jauregiarekin batera, hiri hauetako kongresu jauregiak dira lehiaketan parte hartu dutenak: Belfast (Irlanda), Bregenz eta Viena (Austria), Brisbane, Cairns y Melbourne (Australia), Ginebra (Suitza), Glasgow (Eskozia), Goteborg (Suedia), Hong-Kong (Txina), Luebeck (Alemania), Quebec (Kanada), Río de Janeiro (Brasil), Singapur eta Sofía (Bulgaria).
Euskalduna Jauregiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.
Erantzunak kargatzen...