Liburu elektronikoaren porrota
Orain hiru urte Stephen King-en Riding the Bullet eleberria egitura elektronikoan argitaratu zen, eta lehenbiziko egunean lortutako arrakastak argitaletxeen atentzioa piztu zuen. Baina denborak aurrera egin ahala, salmentak baretu dira, eta espainiar Estatuan iaz adibidez ehunka liburu baino ez ziren saldu. Operación Triunfo ibili zen salduenen artean.
Liburuaren teknologian 500 urtean egindako lehen aldaketak ez du arrakastarik izan, eta adituen iritziz, zortzi eta hamar urte artean beharko dira kontsumo masibo bat bizitzeko.
Guk dakigunez bertoko argitaletxeek ez dute eBook-ik argitaratu (ez euskaraz, ezta beste hizkuntzatan ere). Antza irakurleek, oro har, oraindik paperezko edizioak nahiago dituzte beren ordenadoreetan edo agenda elektronikoetan liburuak irakurtzea baino.
Erantzunak kargatzen...