Teknologia albisteak

Voice of America. Pronunciation Guide

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko - CS
2003-07-09 : 11:07

Globalizazioa dela eta mundu guztian egon behar dutenez, AEBetako amerikarrak fonoteka berezi bat antolatzen ari dira. Dudak sortuz gero, pertsonen izenak, tokienak, erakundeenak,... (besteak beste, Aznar, Acebes, Herri Batasuna, ETA, Ibarretxe, e.a.), benetan nola ahozkatzen diren ezagutzeko datu basea sortu dute.

Voice of America Pronunciation Guide da proiketuaren izena eta, hizkuntza askotan, munduko pertsonalitate, erakunde eta intereseko bestelako hitzak batzen ditu.

Horrela, datu base horretako sarrera bakoitzak, hau da pertsona, toki, erakunde izen bakoitzak audio artxibo bat dauka, ahozkatze zuzena erakusteko zein den.

Sarrera batzuen azpian argibidezko oharra agertzen da. Adibidez, Antonio Urruticoetxea (sic) -ren azpian dagoen oharrean Josu Ternera bezala ezagutua dela ere dio, edota Mariano Rajoy -ren azpian dagoen oharrean catalan (sic) dio.

Beno, dena ez da zuzen zuzena, baina datu basean SHIMON PERES, PUTIN, PEUGEOT, MILOSEVIC edo AL QAIDA rekin batera (izen arabiar pilo bat dago), hor daude ere hemen ezagunagoak egiten zaizkigun beste izen batzuk:

DOMINGO ITURBE ABASOLO; ANGEL ACEBES; IGNACIO GRACIA ARREGUI; JOSE MARIA AZNAR; JOSE BARRIONUEVO; JESUS CARDENAL; JUAN CARLOS; JOSE IGNACIO LOPEZ DE ARRIORTUA; ETA; FRANCISCO GARMENDIA; BALTASAR GARZON; AINHOA MUGICA GONI; HERRI BATASUNA; JUAN JOSE IBARRETXE; JOSE MARIA MICHAVILA; JAIME MAYOR OREJA; MARIANO RAJOY; ANTONIO URRUTICOETXEA; JOSE LUIS URRUSOLO SISTIAGA edota RAFAEL VERA.

Estatu batuarren ustez, nola ahozkatzen diren jakin nahi baduzue, sartu Voice of America Pronunciation Guide-n delako horretan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu