Ondarroako BOLO-BOLO aldizkariak Testamentu Gutunen V. Lehiaketa antolatzen du. Lanak aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 10a. Sariak: 600 eta oroigarria /300 eta oroigarria.
Ondarroako BOLO-BOLO aldizkariak VI. Testamentu Gutunen Lehiaketa antolatzen du. Bost urtez jarraian urtero-urtero antolatu izan dugun lehiaketa hau gero eta arrakasta gehiago lortzen ari da ipuin edo idatzi motzen diziplinaren barruan hain ohikoa ez den gai baten inguruan: testamentu edo agur gutunena.
Gai horri heltzeko orduan, BOLO-BOLOk ez du inolako mugarik jartzen, eta idazle bakoitzaren esku geratzen da gaia zelan jorratu, beti ere testamentu edo agur gutunaren eremu horren inguruan bada eta hurrengo baldintzok betetzen baditu:
Oinarriak:
1.-Idazlanek euskaraz beharko dute izan.
2.-Parte hartzeko ez dago adin mugarik.
3.-Lanek argitaragabeak, saritu gabekoak eta originalak beharko dute izan.
4.-Idazkiek testamentu edo behin-betiko agur gutunaren forma izatea hobetsiko da.
5.-DIN A4 formatoan. eskuz (irakurtzeko moduan), makinaz edo ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira lanak. Bi orrialde baino luzeagoko lanik ez da onartuko.
6.-Idazlanari izenburu edo lema bat jarri eta goitizenez sinatu behar dira. Datu pertsonalak aparteko gutunazal batean sartu (izen-abizenak, helbide osoa eta harremanetarako telefonoa) eta lanarekin batera bidali behar dira.
7.-Lanak aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 10a, ostirala.
8.-Lanak posta elektronikoaren bidez edo ohiko posta zerbitzua erabiliz aurkez daitezke, helbide honetan:
Ondarroako Udala.
Azken Agurra Lehiaketa.
Euskara Zerbitzua.
48700 ONDARROA
(bolobolo@euskalnet.net)
9.-Posta elektronikoaren bidez iritsitako lanak, antolatzaileok prestatuko ditugu epaimahaikoei entregatzeko, baina horretan ere partehartzaileei buruzko datuak direla eta, diskrezio osoz jokatuko dugu.
10.-Epaimahaiak bi sari aukeratuko ditu:
- 600 eta "Bolo" oroigarria, Euskal Herriko lanik onenari.
- 300 eta "Bolo" oroigarria, Ondarroako lanik onenari. Euskal Herriko lanik onena Ondarroakoa gertatuko balitz, bigarrenari emango genioke 300 -ko sari hau.
11.-Kultura munduko hiruzpalau adituk osatutako epaimahaia bilduko da eta horrek erabakiko du irabazleak nortzuk diren. Epaimahaikoen erabakia finkoa izango da eta aparte-aparteko arrazoirik ez badago, inork ezin izango du erabakiaren kontra egin.
12.-Sari banaketa: antolatzaileek aldez aurretik eta denboraz besterik adierazten ez badute, 2003ko urriaren 31an, ostiralean (Domu Santu egunaren bezpera), iluntzeko 8:30etan, Ondarroako Kafe Antzokian.
13.-Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea suposatzen du.
14.-BOLO-BOLO aldizkariak saritutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, beti ere idazlearen izena aipatuz.
Erantzun
Sartu