Teknologia albisteak
1

Hackerrek Empresadigital.com erasotu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-07-08 : 14:07

AEBetako Gobernuak lehengo astean jakinarazi zuen domekan eraso informatiko bat gertatuko zela. Badirudi enpresen gaineko webgune ezaguna jomugetako bat izan dela; bertan hackerren testu bat azaltzen da OD1N-ren gainekoa.

AEBetako Administrazioak eta aditu informatiko batzuk erasoa aurreikusi zuten, baina ez zioten garrantzirik eman nahi izan, halakoak maiz gertatzen baitira. Info +

Betiere iturri ofizialen arabera, hackerrek sei orduan 6.000 webgune inguru erasotzeko asmoa omen zuten. Erasoaren antolatzaileek webgune batean jarri zuten webguneen sabotaian parte hartzeko arauak.

Antza, Empresadigital.com sei mila webgune horietako bat dela, eta orain helbide horri sakatuz gero hackerren testu bat azaltzen da, portugesez idatzia eta hiru sinadurarekin: ttyo, Prime SuspectZ eta Silver Lords. Uste dut interesgarria izan daitekeela testuak zer dioen jakitea, eta Interneteko itzulpen zerbitzu batera jo dut, baina badakizue zein fidagarriak diren halako zerbitzuak... Beraz Sustatu.com-eko erabiltzaileen artean portugesa menperatzen duen lagunen bat argi apur bat jartzeko prest balego, hor dauka erronka jarrita.

Erantzunak

Eneko
2003-07-08 : 15:10

Norena da enpresadigital delako hori?


Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta beste erakunde batzuek bultzatzen duten enpresadigitala webgunea badabil, bai euskaraz eta bai gazteleraz


>Antza, Empresadigital.com sei mila webgune horietako bat dela,


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago