Sustatu logoa Teknologia albisteak

Giri baten bizipenak Iruñeko entzierroan

Sustatu - Sustatu
2003-07-08 10:07

Giriak hala deskribatzen du Iruñea: "Pamplona Espainiako iparraldean dagoen hiri txiki eta katolikoki zintzo bat da. Nonahi aurki daitezke kale estuak eta etxe garaiak, baita uste zenezakeen baino taberna gehiago ere, hiriaren biztanle kopurua kontuan hartuz."

Hala ere, Nafarroakoak ez ditu jaitzat hartzen, ezta oportzat ere, "froga latz bat" baizik.

Hernest Hemingway berriak diosku 15 urterekin korritu zuela lehen aldiz entzierroa (umeen kontu bat izango balitz). Bizi beharrekoa. Ez die inolako gomendiorik ematen bere testua irakurri eta Sanferminetako entzierroan parte hartuko duten bere herrikideei. Bere sentipenak baino ez ditu deskribatzen. Zentzu horretan dio zezenak irten aurretik korrikalarien aurpegietan beldurra eta "alkohola" antzeman daitezkeela.

Noski, bere kontakizunean ez du adarkadetaz, zaurietaz eta heriotzaz hitz egiten. Mugatzen da korrikaldi onak eta txarrak deskribatzera.

Kontakizun hau Kuro5hin izeneko weblogean azaltzen da, egunean milaka bisitari dituena, hain zuzen ere. Artikuluak 100 erantzun baino gehiago izan zituen, eta erantzuleen artean entzierroan korrika egiteko prest zeuden mutil ugari. Ea aurten anbulantzietako lagunek buruhauste gutxiago dituzten...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu