Abian dira zientzia-dibulgaziorako CAF-ELHUYAR X. Sariak
Sariak
- Lehen saria: 900 euro.
- Bigarren saria: 450 euro.
- Hirugarren saria: 300 euro.
- Gazteentzako Sari berezia: 300 euroko sari berezia 25 urtetik beherakoen artikulu onenari.
- Aurtengo edizioak badu nobedaderik ere: 4.500 euroko beka bat dibulgazio-liburu hoberenarentzat.
Hamar urteko ibilbidea
CAF-ELHUYAR sariak direla eta, Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen ELHUYARek duela hamar urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik, urtero aurkezten dira zientzia-dibulgaziorako "CAF-ELHUYAR" sariak. Ehunka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta dira sariok, lortu duten oihartzunak erakusten duenez.
Hauek dira 2002an saritutako lanak, sarien IX. edizioan:
- Lehen Saria:
Egileak: Aitziber Mendiguren Ordorika, José Angel Ruiz Ortega eta Joseba Gotzon Pineda Ortiz.
Izenburua: "Kalamua: Mariaren Sekretua".
Elhuyar Zientzia eta Teknika, 184. zenbakia, 2003ko otsaila.
- Bigarren Saria:
Egilea: Gustavo Amores Olazagirre.
Izenburua: "Nafarroa garaiko pagadiak: kutsaduraren atzaparretatik ihes egin ezin duen altxorra".
Elhuyar Zientzia eta Teknika, 184. zenbakia, 2003ko otsaila.
- Hirugarren Saria:
Egilea: Itxaso Apraiz Larrucea eta Oihane Lakar Iraizoz.
Izenburua: "Kleopatra, perlak eta luxua".
Elhuyar Zientzia eta Teknika, 184. zenbakia, 2003ko otsaila.
- Gazteentzako Sari Berezia
Egilea: Gorka Azkune Galparsoro.
Izenburua: Naturaren seme ezkutuak.
Elhuyar Zientzia eta Teknika, 184. zenbakia, 2003ko otsaila.
Sarien inguruko informazio gehiago nahi duenak Elhuyar-en webgunean aurkituko du, esaterako, azken deialdi honetako oinarri orokorrak eta bereziak.
Erantzunak kargatzen...