Sustatu logoa Teknologia albisteak

Applen etorkizunari iPod deritzo

Dick Turpin
2003-07-07 11:07

Orain dela gutxi Apple etxeak Power Mac G5 ordenagailuak aurkeztu zituen, munduko ordenagailurik bizkorrenak bailiran. “Berdin dio”, idatzi du Charles Haddad adituak Business Week Online aldizkarian, “Applek ez du sutan jarriko ordenagailuen merkatua” eta ez du lortuko merkatuaren %3 edo %5 baino gehiago.

Aitzitik, Haddadek uste du Applek baduela esku artean beste produktu bat, iPod musika jogailua, bidera ditzakeena enpresaren salmentarik handienak etorkizun hurbilean. “Eskuko jogailu honek egin dezake musikaren alde Applek berak 1970. hamarkadaren hondarrean egin zuena ordenagailuen mesedetan: estandar bat ezarri mundu guztian, merkatu hau hazten denerako”.

Musika denda birtuala

Honen erakusgarri izan daiteke iTunes Musika Denda, zeinak dagoeneko saldu baititu bost milioi abesti sarean. Baina adi, zeren kopuru hori saldu baitu bakarrik AEBetan eta mac erabiltzaileen artean. Haddasek uste du Applek irekitzen duenean denda hori Windows erabiltzaileentzat, salmentak zazpi halakotuko direla.

“Hala ere, Applen etekinik handienak etorriko dira iPod aparailuak saltzetik”, dio Haddasek. Eta aipatzen ditu zenbait iragarpen. Hauen arabera, 2003an Applek salduko ditu 975.000 iPod (eta 1,25 milioi, Windows erabiltzaileak hasten direnean iTunes dendan erosten). Beraz, Applek bere egingo du merkatuaren %54, jogailu digitalen artean.

Horiek horrela, Haddasek ikusten du Mac ordenagailuak bihurtuko direla bigarren mailako negozioa, Applen barruan, “beharbada oparitzeko zerbait, erakartzeko iPod erosleak”.

Egia ote?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu