Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jabi Zabalak Interneten gainean idatziko du domekero

editorea - Sustatu
2003-07-04 14:07

abi Zabalak aurkezpen orrian dioen moduan, sarea agertoki eta komunikabide garrantzitsua bihurtu da salaketarako eta gizartearen erantzun kolektiboa antolatzeko. Halaber, Egunero zein Berria altxatzeko Internetek berebiziko garrantzia izan du: kazetarion arteko komunikaziorako, saretik informazioa lortzeko...

Artikulu horretan aipatzen ditu Jabi Zabalak sareak emandakoak:

  • aurrera.net: salaketa lana ondo antolatzea, indarrak bideratzea izan zen euskal internauta askoren zeregina egun ahietako nahasmenaren erdiak. Kontseiluak hartu zuen salaketaren ahotsa, eta interneuten ekarpenak ondo antolatu ziren gune honetan.
  • Argia: salaketarako eta informazio bilketarako lekua eskaini zuen sareko argiak.
  • sarean.com: Jabi Zabalaren eta Luis Fernandezek Egunkarian sareari buruz idatzitakoen bilduma edo gordailua dago sarean.com-en.
  • egunero.info: Euskal prentsaren lekukoa izan zuen.
  • berria.info: Berriaren edizio digitala dagoen webgunea. Egun osoan albiste iturri dugu eta baita astelehenetan ere. Edizio jarraituduna da.

Interneteko orri horretan domekan aipatu zituen Iraken inbasioaren gainekoak, mundu guztiko manifestazioen berri non izan, eta baita informatika alorreko aipamenen bat edo beste. Pista jarraitzeko orri berria.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu