Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tourraren mendeurrena: Euskal txirrindularien balentriak Internetetik zuzenean

Sustatu - Sustatu
2003-07-04 10:07

Hauek izango dira lasterketaren lehen mendeurrenean Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak:

  • Roberto Laiseka
  • Iban Mayo
  • Samuel Sánchez
  • Unai Etxebarria
  • David Etxebarria
  • Haimar Zubeldia
  • Mikel Artetxe
  • Iñigo Landaluze
  • Alberto López de Munain

Euskadiren Txirrindularitza Fundazioaren webgunean taldearen gaineko informazio zehatzagoa lortu dezakezu.

Aurtengoa edizio berezia izango da, Tourrak mende bat betetzen duelako, eta antolakuntzak bere webgunetik zuzen-zuzeneko informazioa helaraziko duela ziurtatu du: sailkapenak, lasterketetako perfilak, bitarteko helmugak, eguraldia...

Euskara Tourrean ofizialki egongo omen da

Pirinioteko maldetan euskaldun ugari batuko da gure txirrindulariei ahal duten guztian laguntzeko, eta beraz euskara Tourrean egongo da eta aurreko urteetan egon den bezala.

Aurten ordea Euskal Herrian Euskaraz-ek Jean Marie Leblanc-ekin batzartu zen orain egun gutxi. Izan ere, 16. etapa Baionan amaituko da, eta Tourreko antolakuntzako kideak agindu zuen ondorengo neurriak hartuko zituela:

  • Kazetarien artean zabaltzea euskararen egoera aztertzen duen manifestua.
  • Diseinatutako bide-seinaleetan euskararen presentzia bermatzea.
  • Etapan egingo diren lokuzioak euskaraz ere egitea.

"Gara"-ko porra martxan

Ekainaren 26tik aurrera Gara-k prestatutako porran edonork parte hartu dezake. Nahikoa da partehartzaile bakoitzak hamar txirrindulari aukeratzea, eta ondoren bere apostuaren berri ematea telefonoz edo SMS bidez:

  • Tel: 906 03 31 03.
  • SMS: 7744 eta GARA hitza idatzi.

Sari handiak daude jokoan: Volkswagen Polo bat, bidaiak, kirol materiala... Informazio gehiago nahi baduzu, "Gara" egunkarietan aurkituko duzu.

Espainiar Estatutik joango diren beste talde batzuk

  • Kelme
  • Banesto
  • Once-Eroski taldeko webgunean Joseba Belokik podiuma eta garaipena lortzeko dituen aukeretaz berba egiten da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu