DreamWorks etxeak aste honetan kaleratuko du Sinbad, marrazki biziekin egindako filma. Lehendabizikoa da, ordea, erabat egin dena Linux sitema eragilearekin.
Sinbad marinela Linux zalea egin zaigu, inondik ere. Dreamworks etxeak aste honetan plazaratuko du Sinbad. Legend of The Seven Seas filma, eta software libreko zaleek aintzat hartuko dute film hau, berau izan baita lehena Linux sistemarekin egin dena, hasi eta buka.
Dreamworks eta HP 2001ean hasi ziren elkarlanean, proiektu hau aurrera ateratzeko. 250 ordenagailu ezarri zituzten lanean, denak HP workstation erakoak, pantaila bikoak, eta Red Hat Linux sistema eragilea zutela.
Shrek filmaren zati batzuk ere egin ziren Linux erabilita, baina Sinbaden dena egin da sistema honetan. Film honetan, gainera, oso teknika berrizaleak erabili omen dituzte, eWeek albistariak dioen bezala.
Sinbad marinela
Sinbaden istorioa agertzen da Mila Gau eta Bat Gehiago ipuin liburuan. Han, Sinbad izeneko protagonistak zazpi bidaia miresgarri egiten ditu Indiko ozeanoan.
Patxi Zubizarreta idazleak prestatu du liburu honen euskarazko edizioa, Erein argitaletxean.
Erantzun
Sartu